2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 383. lurzatian. Hasierako onespena
Atarrabiako alkateak 2023ko abenduaren 22an emandako 1248 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, INTIA SAk sustatua, lerrokadura berriak ezartzeko 1. poligonoko 383. lurzatian.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Atarrabian, 2024ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2400879