2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Dantxarineko UE-4 unitatean, 1. poligonoko 68. lurzatian. Behin betiko onespena
Urdazubiko Udalak, 2023ko azaroaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udalaren, "Castro Iribarren SA" eta "Bostargi SL" -ren artean kudeaketako hirigintzako hitzarmena, Dantxarineko UE-4 unitateko (1. poligonoko 68. lurzatia) aprobetxamenduaren %10en ordezkapen ekonomikorako.
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin bat.
Urdazubin, 2024ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Ignazio Ariztia Urriza.
Iragarkiaren kodea: L2400766