2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 542. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzak 2024ko urtarrilaren 14an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Laura Apezteguía González eta Iñigo Elizalde Lecumberri arkitektoek idatzia eta Roberto Zamora Jiménezek sustatua. Proiektuaren xedea da Ukarren indarrean dauden arau subsidiarioetako eraikingintzako ordenantza orokorra aldatzea, hain zuzen, 4. ordenantza partikularraren 9. artikuluko 12. apartatuan (G4-G4´ eraikuntza-multzoak). Sustatzaileak proposatzen du ezabatu daitezela eranskinak eraikitzeko gehieneko neurriak Ukarko 1. poligonoko 542. lurzatian.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ukarren, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, Jorge Juan Petrina Piñal.
Iragarkiaren kodea: L2400737