2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Diru-bilketarako egutegia 2024an
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da San Adriango Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2024ko egutegia, Alkatetzak urtarrilaren 18an eman 019/2024 Ebazpenaren bidez onetsia.
Interesdun guztiei jakinarazten zaie onetsitako egutegia honela gelditu dela:
TRIBUTUA | ALDIZKAKOTASUNA | HELBIDERATUTAKO ORDAINAGIRIEN IGORPENA | BORONDATEZ ORDAINTZEKO EPEA (HELBIDERATU GABEAK) |
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga) | Urtekoa | Apirilaren 15a | Apirila |
Udal-tasak (ibiak, txakurrak, herri-lurzatiak) | Seihilekokoa | Lehen seihilekoa: Ekainaren 17a Bigarren seihilekoa: Irailaren 16a | Ekaina Iraila |
Lurraren kontribuzioa (hiri-lurrekoa/landa-lurrekoa) eta etxebizitza hutsen gaineko zerga | Seihilekokoa | Lehen seihilekoa: Uztailaren 15a Bigarren seihilekoa: Urriaren 15a | Uztaila Urria |
Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ) | Urtekoa | Azaroaren 29a | Abendua |
Ordainagiri helbideratuak aipatu egunetan igorriko dira.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren banku-kontura transferentzia eginez ordaindu daitezke.
Ohartarazten da ezen, borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
San Adrianen, 2024ko urtarrilaren 18an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2401170