24. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Egoitza elektronikoa sortzea

Nabaskozeko alkateak, bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarrita dagoena, eta urtarrilaren 27ko 14/2023 Ebazpenean ezarritakoa, honako hau ebatzi zuen:

1. Nabaskozeko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://navascues.clmtec.es helbide elektronikoan. Nabaskozeko Udala da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpena jakinaraztea Udaleko alor guztiei, eta argitaratzea Nabaskozeko Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Nabaskozeko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Nabaskozen, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2400638