24. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Arau subsidiarioen aldaketa, hiri-bilbea hobetzeko 3. poligonoko 248. lurzatian. Hasierako onespena

Lodosako Udalak, 2024ko urtarrilaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalak, 2024ko urtarrilaren 4an egin osoko bilkuran eta erregelamenduzko quoruma zuela, honako hau erabaki zuen: Hasiera batez onestea izenburu hau duen agiria eta tresna horretako zenbait zehaztapen: "Espedientea, arau subsidiarioen aldaketa xehatu honi buruzkoa: hiri-bilbea hobetzea lerrokadurak bateratzeko Lodosako 3. poligonoko 248. lurzatian (Foruen kalea eta Ebroko etorbidea 16)".

Era berean, xedatu da sustatzaileari erabakiaren berri ematea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2400851