24. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Lizoainibar-Arriasgoitiko herrietarako sarbide diren errepideen kalifikazio juridikoaren aldaketa, ondoren doan lagatzeko. Jendaurrean jartzea

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizoainibar-Arriasgoitiko hurrengo lurzatietan kokaturik dauden errepideen kalifikazio juridikoaren aldaketa, ondoren jabegoa Nafar Gobernuari doan lagatzeko:

5. poligonoko 108. partzela.

8. poligonoko 15. partzela.

9. poligonoko 107. partzela.

10. poligonoko 276. partzela.

10. poligonoko 277. partzela.

11. poligonoko 4. partzela.

12. poligonoko 10. partzela.

14. poligonoko 29. partzela.

17. poligonoko 26. partzela.

Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 12. eta 133. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuak onartu zuen erregelamendu hori), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lizoainen, 2024ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2400897