2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Zinegotzi guztiei eskuordetzea ezkontzak egiteko
Iturmendiko Udaleko alkateak 74/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko abenduaren 27an. Hona hemen ebazpena, hitzez hitz:
Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibilak egiteko baimena emateari buruzkoa.
Kontuan hartuz, orobat, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluek eta haiekin bat heldu direnek xedatzen dutena, honen bidez,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdun orok jakin dezan.
Iturmendin, 2023ko abenduaren 27an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
Iragarkiaren kodea: L2318600