2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Alkateordea izendatzea
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluari jarraituz, Alkatetzak, 2023ko abenduaren 27an eman 72. ebazpenaren bidez, erabaki du:
Lehenengoa.–Ainhoa Alustiza Galarza zinegotzia Iturmendiko alkateorde izendatzea.
Bigarrena.–Indarrean dagoen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritako eskudantziak eta eginkizunak izanen ditu alkateordeak.
Hirugarrena.–Izendapen horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen saioan.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari bidaltzea.
Iturmendin, 2023ko abenduaren 27an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
Iragarkiaren kodea: L2318598