2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, 10. poligonoko 55. lurzatian. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Espartzako 10. poligonoko 55. lurzatian, Juan Luis Aldave Agorretak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Getze Galarren, 2024ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2401007