24. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 581. lurzatian. Hasierako onespena

2024ko urtarrilaren 18an, Faltzesko Udalak hasiera batez onetsi zuen Valle del Arga SLk sustaturiko xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 581. lurzatian (Faltzesko industrialdea, NA-6210 errepidea) dagoen eraikin bat handitu ahal izateko industria-nabe berri batekin.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2024ko urtarrilaren 19an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2401092