2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 165. eta 166. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkate udalburuak, Alkatetzaren urtarrilaren 16ko 14/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Energy Loop SAk aurkeztutako xehetasun-azterketa, eraikitzeko lerrokadura berriak seinalatzekoa, zenbait eraikin ezartzea ahalbidetzearren La Cadena industrialdeko 10. poligonoko 165. eta 166. hiri-lurzatiak elkartzearen ondoriozko lurzatietan, sustatzailearen industria-jarduerarako.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Aipatu espedientea argitara ematen da Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren Gardentasun Atarian, herritarrek azter dezaten eta alegazioak epe barrenean jarri ahal ditzaten; esteka honetan dago: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/716891d9-f21f-4b86-827b-b278c18183aa/.
Cortesen, 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2400852