2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
2/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Beraskoaingo Udalak, 2023ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2023 aurrekontu-aldaketaren espedientea.
Iragarkia 2023ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 11n, argitaratu zen, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, udaletxeko iragarki-taulan ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:
1650-62500 - Bainuen transformazio zentroa: 10.000,00 euro.
Finantzaketa:
1650-7500001 - Nafarroako Gobernuaren ekarpena bainuen transformazio zentrorako: -10.000,00 euro.
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Beraskoaingo Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Beraskoainen, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.
Iragarkiaren kodea: L2318482