24. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2024an autoenplegua sutatzeko laguntzen deialdia. Laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 740123.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/740123).

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urtarrilaren 15ean hartutako erabakiaren bidez onetsi dira 2024an autoenplegua sustatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak. Haien bidez sostengu eta bulkada eman nahi zaio autoenpleguari, diruz laguntzen diren zenbait jarduketa-lerroren bitartez.

Oinarri arau emaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan bai Udalaren web-orrian: www.barañain.eus

Barañainen, 2024ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2401093