2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
79 metro koadroren desafektazioa Egillorko 7. poligonoko 7. lurzatian
2023ko urriaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 79 metro koadro desafektatzea Egillorko 7. poligonoko 7. lurzatian, eta hasiera batez onetsi zen soberako lurzatitzat kalifikatzea eta besterengarritasuna deklaratzea.
2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hasierako onespenaren erabakia, azaroaren 9an.
Ezarritako epean ez da alegaziorik aurkeztu.
Hori ikusirik, legezko gehiengoz, honako hau erabaki zen:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea 79 metro koadro desafektatzea Egillorko 7. poligonoko 7. lurzatian, eta kalifikazioa aldatzea, jabari publikoko ondasun izatetik ondare-ondasun izatera.
Bigarrena.–Lur hori soberako lurzati deklaratzea, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearekin bat etorriz.
Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea espedientean interesa dutenei.
Laugarrena.–Alkateari ahalmena ematea aurreko erabakiak gauzatzeko behar diren agiriak sinatu ditzan.
Eritze Atetzen, 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.
Iragarkiaren kodea: L2400873