Iragarkia
24. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 1a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
706/2023 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia onesten duena. Deialdi hori Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (NextGeneration UE) finantzatzen du, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN (identifikazioa): 738756.
Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (SEEP), Ministroen Kontseiluak 2022ko martxoaren 22an onetsi zuen uraren hiri-zikloa digitalizatzeko PERTE delakoa (Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa). Proiektu estrategiko horren 5. osagaiko ("Itsasbazterra eta baliabide hidrikoak babestea") 3. jarduketa-ildoaren baitan, laguntza batzuk garatzen dira uraren kudeaketan parte hartzen duten sektoreentzat, sektore horien digitalizazioa bultzatzeko, batez ere uraren hiri-zikloaren sektorea digitalizatzeko. Kasu honetan, bereziki, konferentzia sektorialeko funtsak banatuko zaizkie 20.000 biztanletik beherako udalerriei, proiektu estrategikoak deialdi bereziak baititu 20.000 biztanletik gorako udalerrientzat edo udalerrien elkartzeentzat, haietarako bakarrik direnak. 2022ko ekainaren 20an egindako Ingurumeneko Konferentzia Sektorialean, 5. osagai horretarako kredituak banatzeko irizpideak eta lurraldekako banaketa onetsi ziren, eta Nafarroari guztira aurreikusitakoaren %3,137 egokitu zaio, eta uraren zikloa digitalizatzeko PERTE delakoaren Autonomia Erkidegoen Konferentzia Sektorialaren funtsak banatzeko lehenbiziko fasean, 1.882.140 euro.
Deialdi honetako dirulaguntzen xedea da uraren hiri-zikloa digitalizatzeko egin behar diren inbertsioak bizkortzea Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan.
Nahitaezkoa da planaren mugarriak betetzea (gauzatze osorako ezarritako epea). Hori egiaztatu beharko da, eta hiru neurketa-adierazleren bidez kuantifikatuko da bilatzen den helburua lortu den: jarduketen kopurua, biztanleria onuraduna eta sareko galeren ehunekoaren murrizketa. Nafarroako Foru Komunitatean jarduketa bat ezarri da gutxieneko gisa.
SEEP planean eta otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian xedatutakoa betez, laguntza hauen esparruan egiten diren inbertsio-proiektu guztiek errespetatu behar dituzte ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa, ingelesezko siglengatik: «Do No Significant Harm»), bai eta etiketatze klimatikoaren eta digitalaren baldintzak ere. Zehazki, dirulaguntzen planaren neurriak ura aurreztea eta energia-efizientzia sustatzen ditu, eta berotegi-efektuko gasen balizko isuriak murrizten. Gainera, klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak ematen ditu, urak behar bezala kudeatuz; horrela, izan ere, klimaren ondorio kaltegarriak murrizten ditu, eta uraren erabilera jasangarria sustatzen du, eskuragarri dauden baliabide hidrikoak epe luzera babestuz.
Jarduketa-ildo horiek Ekonomiaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen funtsekin kofinantzatzen direnez, aplikatzekoak izanen dira abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuan ezarritako neurriak. Errege lege-dekretu horren bidez onetsi ziren Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak. Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua aplikatuko da (Erregelamendu horren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa), bai eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak ere.
Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako proiektuak kudeatu eta kontrolatzeko arauei jarraituz (Nafarroako Gobernuaren 2022ko otsailaren 16ko Erabakiaren bidez onetsi ziren arau horiek, baita Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 118E/2023 Ebazpenaren bidez ere), kudeaketa-plan bat onetsi da, eta bertan jaso dira proiekturako esleitutako helburuak lortzeko jardueren kudeaketa-esparrua definitzen duten elementu guztiak. Ekonomia- eta aurrekontu-planak finantza-iturrien aldeko txostena du, 2022ko abenduaren 27koa, Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuarena.
Guztira 1.882.140 euroko kreditua baimendu da deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko. 1/2022 Foru Lege-dekretuaren 12. artikuluarekin bat, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan finantzatutako laguntzak emateko, ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena, zeina ezarrita baitago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 7.3 artikuluan.
Bat etorriz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
1.–Dirulaguntzen deialdi bat onestea Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuta (NextGeneration UE), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
2.–Deialdi hau arautuko duten oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen eranskinean jasota daudenak.
3.–1.882.140 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko betebeharrei aurre egiteko, honela banatuta:
–1.882.138 euro, Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekitaldiko gastu aurrekontuan 2023ko ekitaldiko gastu aurrekontuko partida honen baliokide gisara gaitzen den partidaren kargura: 210001 21300 7609 456113 "SEM Uraren ziklo integralaren digitalizazioa".
–1,00 euro, 2025eko ekitaldiko gastu aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura.
–1,00 euro, 2026ko ekitaldiko gastu aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura.
Baimendutako gastuaren hasierako banaketa alda daiteke, noraino gauzatzen diren benetan emandako eskaeren inbertsioak, beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak eginda.
4.–Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5.–Deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean sartzea.
6.–Ebazpen hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera (Kontabilitate Zentroa).
7.–Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2023ko abenduaren 29an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
OINARRI ARAUTZAILEAK. NAFARROAKO 20.000 BIZTANLETIK BEHERAKO TOKI ERAKUNDEETAN URAREN HIRI-ZIKLOA DIGITALIZATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, SUSPERTZE ETA ERRESILIENTZIA MEKANISMOAK (NEXTGENERATION UE) FINANTZATUTA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN
1. oinarria.–Xedea.
1. Deialdi honen xedea da araubidea ezartzea dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitateko 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko beharrezkoak diren inbertsioen arloan.
2. Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean sartzen dira. Plan hori finantzaketa-tresna bat da, bideratuta dagoena bertan adierazitako emaitza, mugarri eta helburuetara, zeinak lotesleak izanen baitira Nafarroako Foru Komunitatearentzat, planean parte hartzen duen administrazio publikoa den aldetik.
3. Esparru horretan, Ministroen Kontseiluak 2022ko martxoaren 22an onetsi zuen uraren hiri-zikloa digitalizatzeko PERTE delakoa (Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa). Proiektu estrategiko horren 5. osagaiko ("Itsasbazterra eta baliabide hidrikoak babestea") 3. jarduketa-ildoaren baitan, laguntza batzuk garatzen dira uraren kudeaketan parte hartzen duten sektoreentzat, sektore horien digitalizazioa bultzatzeko, batez ere uraren hiri-zikloaren sektorea digitalizatzeko. Kasu honetan, bereziki, konferentzia sektorialeko funtsak banatuko zaizkie 20.000 biztanletik beherako udalerriei, proiektu estrategikoak deialdi bereziak baititu 20.000 biztanletik gorako udalerrientzat edo udalerrien elkartzeentzat, haietarako bakarrik direnak. 2022ko ekainaren 20an egindako Ingurumeneko Konferentzia Sektorialean, 5. osagai horretarako kredituak banatzeko irizpideak eta lurraldekako banaketa onetsi ziren, eta Nafarroari guztira aurreikusitakoaren %3,137 egokitu zaio, eta uraren zikloa digitalizatzeko PERTE delakoaren Autonomia Erkidegoen Konferentzia Sektorialaren funtsak banatzeko lehenbiziko fasean, 1.882.140 euro.
4. Egiaztatu beharko da amaierako mugarria (gauzatze osoa) betetzen dela eta aurreikusitako helburuak lortu direla, adierazle hauen bidez: eraikitako jarduketen kopurua, biztanleria onuraduna eta aurreikusitako galeren murrizketaren ehunekoa. Nafarroako Foru Komunitatean, ezarritako helburua jarduketa bat gauzatzea da.
2. oinarria.–Aplikatzekoa den araubide juridikoa.
1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak arautuko dira kontuan izanda zer dagoen ezarrita bertan eta haren oinarri arautzaileetan, bai eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari aplika dakiokeen Europako eta Estatuko arau hauetan ere:
–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.
–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/852 (EB) Erregelamendua, 2020ko ekainaren 18koa, inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen duena; izan ere, SEEP planaren barruan egiten diren jarduketa guztiek bete behar dute ingurumen arloko helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (aipatutako erregelamenduaren 17. artikuluan jasota daude helburuok).
–Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (2021/C 58/01) (Europako Batzordearen Gida Teknikoa).
–36/2020 Errege Lege-dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituena.
–HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duena.
–HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, prozedura eta formatua ezartzen dituena Estatuko, autonomia erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko erakundeek eman beharreko informazioa emateko, ikusteko betetzen diren mugarriak eta helburuak, bai eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien neurrien aurrekontua eta kontabilitatea ere.
2. Aplikatzen ahal da iruzurra eta ustelkeria prebenitzeari eta zuzentzeari, interes-gatazkak prebenitzeari eta finantzaketa bikoitzari buruzko araudia, bat etorriz honetan aurreikusitakoarekin: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplikatzekoak diren finantza-arauei buruzkoa.
3. Halaber, honako hauek aplikatuko dira:
–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
–4/2021 Foru lege-dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoaren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko.
–1/2022 Foru lege-dekretua, apirilaren 13koa, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko.
4. Emandako dirulaguntzek bete beharko dituzte Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. eta 75. kontuan hartuzkoetan eta 56. artikuluan ezarritako baldintzak. Erregelamendu horren bidez barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira laguntza-kategoria jakin batzuk, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat.
3. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura.
Deialdi honen gehieneko zenbatekoa 1.882.140 eurokoa da, eta honako partida hauen kontura finantzatuko da: Nafarroako Gobernuaren 2024ko gastu aurrekontuko 210001 21300 7609 456113 "SEM Uraren ziklo integralaren digitalizazioa" partida, eta horretarako 2025. eta 2026. urteetako gastu aurrekontuetan gaituko diren partida berak edo baliokideak, aurrekontuan duten esleipenaren gehieneko mugaraino. Honela banatuko da denboran:
URTEA | ZENBATEKOA |
2024 | 1.882.138,00 euro |
2025 | 1,00 euro |
2026 | 1,00 euro |
GUZTIRA | 1.882.140,00 euro |
Aurrekontu-kredituen banaketa hori estimazio bat da, eta zilegi izanen da aldaketak egitea, inbertsioak benetan nola gauzatzen diren, horren arabera.
2024ko ekitaldian gauzatzen ez den zatia ondorengo aurrekontu ekitaldietan txertatuko da, gerakin gisa, programa erabat gauzatu arte.
Zenbatekoa handitzen ahalko da, kreditua sartuz, beste deialdi bat egin beharrik gabe, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazitakoarekin bat. Aurrekontuko zuzkidura handitzeko gehieneko zenbateko bat izanen da, hain zuzen ere, autonomia erkidegoen arteko banaketa ekonomikoa egiten denean Nafarroari gehitzen ahal zaion kopuruaren adinakoa, hala baitago ezarrita 2022ko ekitaldiko aurrekontuko kredituak banatzeko eta lurraldekako banaketarako irizpideetan, uraren zikloa digitalizatzeko PERTEan autonomia erkidegoen Konferentzia Sektorialaren banaketaren lehen faserako, "trantsizio digitala uraren sektorean" 3. inbertsioaren kargura (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 5. osagaia). Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.
4. oinarria.–Entitate onuradunak.
1. Onuradun izan daitezke 20.000 biztanletik beherako udalerriak edo toki erakundeak, baldin eta hornidura zerbitzuak emateko eskumena bere gain badute.
2. Ezin izanen dira laguntza hauen onuradun izan azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden eskatzaileak, ezta dirulaguntzak jasotzea debekatuta dutenak ere aplikatzekoak diren gainerako arauak ez betetzeagatik.
3. Ezin dira laguntza hauen onuradun izan sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik administrazio ebazpen irmo edo kondena-epai irmo baten bidez zehapena edo zigorra jaso duten entitate eskatzaileak.
4. Toki erakunde onuradunak, gainera, SEEParen erakunde betearazle ere izanen dira, Europako Funtsen idazkari nagusiaren apirilaren 12ko 1/2022 Ebazpenaren 3. apartatuaren arabera. Ebazpen horren bidez jarraibide batzuk ezarri ziren erakunde betearazlearen izaera argitzeko eta neurrien organo arduradunak eta proiektu zein azpiproiektuen organo kudeatzaileak izendatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistemaren esparruan.
5. Era berean, honen berri ematen zaie erakunde eskatzaileei:
–Dirulaguntza erregistratuko da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, 130/2019 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
–Foru Komunitateko Administrazioak eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Erregelamenduaren 22. artikuluan ezartzen diren organoek Titulartasun Errealen Erregistroan bildutako informazioa eskuratzen ahalko dute (uztailaren 11ko 609/2023 Errege Dekretuaren bidez sortu zen erregistro hori, eta haren erregelamendua onetsi); edo sarbidea izanen dute titular errealei buruzko datu horiek eman ditzaketen Administrazioaren beste datu-base batzuetara.
–Informazioa trukatuko da sistema horien eta Europako Funtsen Sistemaren artean, aplikatu beharreko Europako eta Estatuko araudian jasotako aurreikuspenen arabera.
5 oinarria.–Inbertsio finantzagarriak.
1. Oinarri hauen xedeko jarduketak 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetako hornidura sistemetan eginen dira, eta jarduketen berariazko jomuga izanen da uraren hiri-zikloa digitalizatzeko PERTEan ezarritako helburuak erdiestea, hots: udalerri txiki eta ertainetako sareetan izaten diren galerak murriztea, ur-kontsumoan aurreztea eta/edo horniduraren bermea handitzea, hori guztia honako inbertsio finantzagarriekin bat:
a) Udalerriak edateko urez hornitzeko ekoizpen- eta erregulazio-instalazioak automatizatzeko eta urrunetik kontrolatzeko jarduketak: edateko uraren hornidura instalazioetako ur-bilketa, putzu, ponpaketa eta biltegien funtzionamendua automatizatzeko eta funtzionamendu-parametro nagusiak kontrolatzeko ekipamendua instalatzea.
b) Honelako elementuak instalatzea: kontagailu digitalak eta emariak eta presioak kontrolatzeko ekipamenduak, udalerriak edateko urez hornitzeko sareetan, eremuz eremuko kontsumoak kontrolatzeko eta galeren bolumena minimizatzeko; presio-sentsoreak eta berehala erantzuteko balbulak; eta eroankortasuna, oxigeno disolbatua, uhertasuna, pH-a, kloroa eta abar neurtzeko ekipamenduak, sareko uraren kalitatea zehazteko.
2. Aurkeztutako inbertsioek honako baldintzak bete beharko dituzte:
a) Hornidura sistemaren titular den toki erakundeak konpromisoa hartu beharko du jarduketa gauzatzeko eta ondoren jarduketen ustiapena egiteko, bai eta kontserbazio- eta mantentze-lanak egiteko ere.
b) Onuradunek bermatu beharko dute sortutako informazio hidrologiko guztia eskuragarri dagoela bai Nafarroako Gobernuarentzat bai arroko erakundeentzat eta jenderentzat oro har, bereziki ur-erabileraren kontrol eta kontsumoei buruzko informazioa. Eskuragarri egon dadin, berezko tresnak eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak diseinatzen dituenak erabiliko dira, hau da, Espainiako ur-zikloaren Behatokiarekin loturik PERTEan sartutako neurrien bidez diseinatuko dituenak. Informazio hori koordinatu beharko da giza kontsumorako uren zuzentarau berriari loturikoarekin (zuzentaraua tramitatzen ari da).
3. Jarduketak ez dira finantzagarriak izanen baldin eta 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen abiatu badira edo laguntza eskatzen den egunean Europako funtsak esleiturik badituzte, irmoan, indarreko finantza-programazioaren esparruan, Estatuko Administrazio Orokorrak finantzaturik badaude harekin egindako hitzarmen edo protokolo baten baitakoak izateagatik, edo Nafarroako Gobernuaren Toki Inbertsioen Planaren finantzaketa badute.
6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
1. Gastu diruz lagungarriak izanen dira inbertsioa gauzatzeko beharrezko diren kanpoko zerbitzu eta kontratuenak, erakunde onuradunak bere kabuz egin ezin dituenak –obra, ekipamendu eta zerbitzu tekniko profesionalak, esaterako–; diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat etorri beharko dute, eta esleitutako dirulaguntza justifikatzeko epea amaitu baino lehen eginak eta ordainduak egon.
Oinarri hauetan aurreikusitako ondorioetarako, %100 arte azpikontratatu daiteke, alegia, beste batzuekin hitzar daiteke dirulaguntzaren xede den inbertsioa gauzatzea, hein batean edo guztiz. Azpikontratazio hori 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da.
2. Finantzaketa material inbentariagarriaren kostu hauei aplikatzen ahalko zaie:
a) Edozein aktibo material edo immaterial erosi eta eskuratzearen kostua, barne dela ekipamenduak, sentsoreak, softwarea, informatikako aplikazioak eta ekipamendu teknologikoa erostea, zerbitzariak kudeatu eta mantentzea edo informazioa online biltegiratzea, baldin eta horren xedea jarduketa bada, ez beste ezer, eta beharrezkoa bada behar bezala erabili ahal izateko eskuratutako ekipamendua, betiere, baldin eta horiek guztiak jarduerak gauzatzearekin zuzenenean loturik badaude eta ez badago horietarako bestelako finantzaketarik. Dagokion faktura edo frogagiria beharko da, eta dagokion ordainagiria.
b) Proiektuaren esparruan garatutako software edo aplikazio informatikoek ezin izanen dute erakundearentzako diru-sarrera ekonomikorik sortu, salbu eta aplikazioa bera mantentzera eta hobetzera bideratzen bada, baina erakundearentzat inolako etekin ekonomikorik eragin gabe.
3. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez (SEEP) egindako inbertsioaren finantzaketaren berri emanen duen kartela ere diruz lagungarria izanen da.
4. Ezin izanen dira finantzatu:
a) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) ondoriozko gastuak.
b) Proiektua idazteko eta obra zuzentzeko gastuak.
c) Ustiapen- eta mantentze-gastuak.
d) Administrazioak eta/edo baliabide propioekin gauzatu beharreko obrak.
e) Ondasun eta eskubideen ukipenak.
7. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko inbertsioen dirulaguntzei dagokienez, dirulaguntza-eskaera bakoitzari 400.000 euro esleituko zaizkio gehienez ere.
Finantzaketa, gehienez, egin beharreko inbertsioaren kostuaren %90 izanen da, BEZa kanpo, eta, beraz, entitate onuradunak kofinantzatu beharko du.
8. oinarria.–Instrukzio organoa.
1. Toki Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariari dagokio prozeduraren instrukzioa egitea, eta hark berrikusiko ditu jasotako eskaera guztiak eta aurkeztutako dokumentazioa. Gainera, neurriak hartuko ditu iruzurra eta ustelkeria prebenitu, detektatu, jakinarazi eta zuzentzeko, eta interes-gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko.
2. Espedienteari erantsiko zaio hura prestatzeko eta tramitatzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonen interes-gatazkarik eza aitortzen duen adierazpena, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren IV. eranskineko A ereduaren arabera (SEEP kudeatzeko sistema konfiguratzen du agindu horrek).
9. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.
Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Eskaerak ofizioz ebaluatuko dira arau hauetan ezarritako balorazio irizpideen, moduen eta lehentasunen arabera. 11. oinarrian adierazitako balorazio-irizpideak aplikatuta lortutako puntuen arabera ezarriko da lehentasun-ordena.
10. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
1. Eskaera bakarra onartuko da toki erakunde bakoitzeko. Eskaerak biztanlegune baterako edo gehiagorako izan daitezke.
2. Eskaerak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta laguntzen eskaera modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxaren bidez. Fitxa horretan, esteka bat dago Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko, eta bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.
3. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira, bereizita eta behar bezala identifikatuta:
a) Eskera-inprimakia, I. eranskineko ereduaren arabera, proposamenaren informazio orokorra emanez, eskaeraren ezaugarri nagusiak identifikatuta: proiektuaren izenburua, jarduketa nagusien deskribapena, jarduketa bakoitzaren aurrekontua eta eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa.
b) Toki erakundeko idazkariaren egiaztagiria, II. eranskineko ereduaren arabera.
c) Erantzukizunpeko adierazpena, alkateak edo toki erakundeko buruak sinatua, III. eranskineko ereduaren araberakoa.
d) Memoria tekniko baloratua edo gauzatze-proiektua, dirulaguntzaren xede diren jarduketak oro har deskribatzen dituena, honako hauek barne: premia nagusiak, helburuak, jarduketa osatzen duten jardueren irismena eta plangintza eta aurrekontu xehea.
Halaber, oinarri arautzaileotan deskribatutako metodologiaren eta balorazio-irizpideen arabera ebaluatzeko behar den informazio teknikoa bildu beharko du eskaerak. Eskaera ebaluatzeko esanguratsua den informazio guztia memoria horretan agertuko da. Nolanahi ere, eskatzaileak zilegi izanen du dokumentazio gehigarria eranstea, lagungarria bada memoria horretan bildutako informazioa egiaztatu edo justifikatzeko.
e) Erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskinaren araberakoa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzearen gaineko konpromisoari buruz.
f) Datuak laga eta tratatzeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko (SEEP) jarduerak gauzatzeari dagokionez.
g) Berariazko sarbide baimena, VI. eranskineko ereduaren araberakoa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko agintarientzat.
h) Baldin eta toki erakundeak une honetan jarduketaren gauzatze-proiektua aurkezten badu, erantzukizunpeko adierazpena, VII. eranskineko ereduaren araberakoa, alkateak edo erakundeko buruak sinatua, zehazten duena proiektu horrek ingurumen arloko helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa betetzen duela.
4. Eskaerak oinarri arautzaile hauetan eskatutako baldintzetakoren bat betetzen ez badu, eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, hamar (10) egun balioduneko epe luzaezinean, errekerimendua jaso eta biharamunetik aurrera zenbatuta, akatsa zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, zeina jakinaraziko baitzaio.
5. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.
Eskaera aurkezteak ez dio inolako eskubiderik sortuko erakunde eskatzaileari, harik eta dirulaguntza ematearen aldeko ebazpena eman arte, kontuan hartuta Foru Komunitateak 1. oinarrian aurreikusitako mugarriak eta helburuak bete behar dituela.
6. Aurretik aipatutako ereduaren araberako eskaera beteta ematen diren datu pertsonalak bildu eta tratatuko dira, bai eta erantsitako gainerako dokumentuak ere, eta onartutako dirulaguntzen eskaera, emate eta ordainketa prozesua kudeatzeko erabiliko dira. Datu horien tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 679/2016 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duena; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa. Helbide honetan gauzatu daiteke datuetara sartu, haiek zuzendu, ezereztu, mugatu eta tratamenduari uko egiteko eskubideak: https://www.navarra.es/eu/datuen-babesa. Eskubidea izanen da, orobat, erreklamazioa aurkezteko, kontrol agintaritzaren aurrean.
11. oinarria.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.
1. Eskaerak irizpide hauen arabera baloratuko dira:
A.–PERTEaren helburuak betetzen direla ziurtatzeko irizpidea.
B.–Udal-hornidurako sistemen berrikuntza teknologikoaren irizpidea.
C.–Jarduketen heltze-mailaren irizpidea.
D.–Erronka demografikoaren helburuetan laguntzearen irizpidea.
2. Irizpide horiek ebaluatzeko, puntuazio bat emanen zaio horietako bakoitzari, 3. atalean aipatzen diren baremazio arauen arabera. Irizpideen ebaluazioan 60 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere.
3. Irizpideen haztapena:
A.–PERTEaren helburuak betetzen direla ziurtatzeko irizpidea Irizpide horren arabera, planteatutako proposamenaren egokitasun teknikoa baloratuko da eta, zehazki, honako alderdi hauek: | 30 puntu bitarte |
A.1. Jarduketaren beharraren eta premiaren justifikazioa, ur-galerak daudelako. Ur-galerak zenbatesteko, erakunde eskatzaileak eman beharreko datu hauek jasoko dira eskaeran, eskatutako jarduketa egin aurretik (datu horiek jarduketa eskatzen den biztanleguneari edo biztanleguneei buruzkoak izanen dira, eta horietatik ur-galeren ehunekoa ondorioztatuko da): –Neurketaren erreferentzia-aldia (hilabeteak). –Banaketa-sarean bildutako edo injektatutako ur-bolumena (m³). –Aldi berean kontagailuetan erregistratutako ur-bolumena (m³). Datu horiek koherenteak izan beharko dute Nafarroako Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren 2019-2030 Plan Gidariaren datuekin eta urteko azken jarraipen-memoriarekin. | 0,1 puntu ur-galeraren portzentajezko puntu bakoitzeko, gehienez 6 puntu |
A.2 Digitalizazio jardueraren bidez nabarmen murriztea sistemaren ageriko eta benetako ur-galerak, baremo honen arabera: | 6 puntu bitarte |
Galerak %25 edo gehiago murrizten badira: | 6 puntu |
Galerak %20 edo gehiago eta %25 baino gutxiago murrizten badira: | 5 puntu |
Galerak %15 edo gehiago eta %20 baino gutxiago murrizten badira: | 4 puntu |
Galerak %10 edo gehiago eta %15 baino gutxiago murrizten badira: | 2,5 puntu |
Galeren murrizketa ezin bada jakin edo galerak %10 baino gutxiago murrizten badira: | 0 puntu |
A.3. Proposamenaren egokitasuna atzemandako egoerarekiko. Beharrezko diren jarduketa guztien definizio xehea eta koherentea, proiektuaren justifikazio teknikoa eta SEEParen helburuekiko lotura. | 5 puntu bitarte |
A.4. Helburuen eta emaitzen neurriko aurrekontua, oreka aurrekontuaren eta uraren hiri-zikloaren jarduketa moten artean eta aurrekontuaren justifikazio maila. | 5 puntu bitarte |
A.5. Gardentasuna sustatzearen aldeko ekarpena proiektuan, uraren erabilerari eta uraren hiri-zikloaren kudeaketari dagokienez, eta partaidetza publikoaren, gobernantzaren eta uraren zikloa digitalizatzeko PERTEaren gainerako helburuen aldekoa. | 5 puntu bitarte |
A.6. Aldian behingo ebaluazio neurriak eta jarraipena proiektuaren gauzapenaren, adierazleen eta emaitzen gainean, eta proiektuaren kudeaketa moldagarria | 3 puntu bitarte |
A irizpidea baloratzeko, dagokion justifikazioa aurkeztu beharko da honako hauei buruz: ur-galerak; digitalizazio jarduketak ekarriko duen hobekuntza, sisteman ur-galerak garaiz atzemateari dagokionez, eta esku-hartzearen konpromisoa atzemandako galera horiek murrizteko. | |
B.–Udal-hornidurako sistemen berrikuntza teknologikoaren irizpidea. Irizpide horren arabera baloratuko dira irtenbide berritzaileak dituzten jarduketak, bai dimentsio berdeari eta energia-efizientziari dagokienez, bai horiek kudeatzeko eta ustiatzeko teknologia berriak udalerri txiki eta ertainetan aplikatzeari dagokionez, honela: | 10 puntu bitarte |
B.1. Izaera berritzailea, oro har edo ekintzetako batzuetan, batez ere ere araudiaren erronka berriak betetzeari begira, transferigarritasunari dagokionez eta eremu geografikoen araberako ordezkagarritasuna dela-eta. | 5 puntu bitarte |
B.2. Emaitzei luzaroan eusteko aukera eta proiektua ezarpen epearen ostean mantentzeko bermeak. | 5 puntu bitarte |
C.–Jarduketen heltze-mailaren irizpidea. Irizpide horren arabera baloratuko dira dagoeneko idatzitako proiektuak dituzten jarduketak edo proiekturik behar ez duten kontratu txikietarako aurrekontua dutenak, betiere beharrezko baimenak egiaztatzen badira. | 10 puntu bitarte |
Idatzitako proiektu teknikoa, beharrezko baimen sektorialak dituena: | 10 puntu |
Idatzitako proiektu teknikoa, beharrezko baimen sektorialak ez dituena: | 5 puntu |
Proiektu teknikoa idatzi gabe badago: | 0 puntu |
D.–Erronka demografikoaren helburuetan laguntzearen irizpidea. Geografikoki isolatuta dauden edo zailtasunak dituzten eremuetan kokatutako jarduketei emanen zaie lehentasuna, haietan inbertsio publikoa elementu lagungarria izan baitaiteke garapen harmonikoa artikulatzeko eta horien ekonomia bultzatzeko; izan ere, berdintasuna sustatzen eta gizarte-bazterketaren aurrean ahulenak diren lurraldeak konpentsatzen laguntzen du, bai eta lehiakortasuna hobetzen eta jarduera ekonomiko berrien garapena errazten ere, biztanleria landa-ingurunean finka dadin. 2024ko urtarrilaren 1ean indarrean zeuden biztanleria-datuak erabiliko dira. Biztanleriaren dentsitatea kalkulatzeko, hornidura hobetzeko jarduketen onuradun diren udalerrien datuak hartuko dira kontuan. Udalerri bat baino gehiago badira onuradun, udalerri guztien populazioak eta azalerak batuz eginen da kalkulua. Kontzejuen kasuan, kontzejua dagoen udalerriaren datuak hartuko dira. | 10 puntu bitarte |
Biztanleria-dentsitatea 8 bizt./km² edo txikiagoa bada: | 10 puntu |
Biztanleria-dentsitatea 12,5 bizt./km² edo txikiagoa eta 8 bizt./km² baino handiagoa bada: | 6 puntu |
Biztanleria-dentsitatea 25 bizt./km² edo txikiagoa eta 12,5 bizt./km² baino handiagoa bada: | 4 puntu |
Biztanleria-dentsitatea 35 bizt./km² edo txikiagoa eta 25 bizt./km² baino handiagoa bada: | 2 puntu |
Aurreko taldeetan sartuta ez dauden gainerako udalerriak badira: | 0 puntu |
4. Balorazioa egiteko, instrukzio-organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean edo/eta beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntzaren eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.
12. oinarria.–Dirulaguntza ematea.
1. Eskaerak puntuazio-ordenaren arabera ordenatuko dira, 11. oinarriko balorazio-irizpideen arabera. Balorazio-irizpide guztiak aplikatuta berdinketa gertatuko balitz bi eskaera edo gehiagoren artean, aurreko oinarriko A.1 atalean lortutako puntuazioaren arabera antolatuko litzateke hurrenkera; berdinketak jarraituz gero, A.2 atalaren arabera, eta, berdinketa hausten ez bada, A.3, A.4, A.5, A.6, B.1, B.2, C eta D atalen arabera, hurrenez hurren.
2. Ebaluazioa ikusirik, instrukzio-organoak ebazpen proposamena eginen du, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko du entitate onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
3. Funtsak hurrenkera horren arabera banatuko dira, aurrekontuko dirua agortzen den arte. Erabilgarri dauden funtsak eskaera bati legokiokeen dirulaguntza guztia estaltzeko adinakoak ez badira, partidan gelditzen den diru kopurua esleituko zaio, partida agortu arte. Hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20 bis artikuluan ezarritakoaren arabera.
4. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren titularra izanen da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruzko ebazpena egiteko, ebazpen proposamena oinarri harturik. Ebazpena eman eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta argitalpen horrek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 22. artikuluan eskatutako jakinarazpenaren ondorioak izanen ditu.
Prozedura ebazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik aurrera.
Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da. Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lurralde Kohesiorako kontseilariri zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.
5. Era berean, ebazpenari zerrenda bat erantsiko zaio, ordenatuta zehaztuko dituena, onuradun izateko eskatutako baldintza administratiboak eta teknikoak bete arren, deialdian ezarritako gehieneko kreditua gainditzeagatik onartu ez diren eskaera guztiak, ezarritako balorazio-irizpideen arabera bakoitzari eman zaion puntuazioa adierazita. Kasu horretan, edozein arrazoirengatik kreditu nahikoa askatzen bada, instrukzio-organoak proposatzen ahal du dirulaguntza ematea dagokien eskatzaileei, puntuazioaren arabera, eta aukera hori erakunde interesdunei jakinaraziko die, hamar eguneko epe luzaezinean dirulaguntzaren proposamena onar dezaten. Entitate eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartu ondoren, administrazio-organoak dirulaguntza emateko egintza emanen du, eta jakinarazi eginen du.
13. oinarria.–Inbertsioak gauzatzeko epea.
Finantzatuko diren inbertsioak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera abiatutakoak izanen dira, eta gauzatzeko epea 2026ko ekainaren 1ean amaituko da, beranduenez (erabilera publikora entregatzeko harrera-aktaren eguna).
14. oinarria.–Gastuen justifikazioa eta dirulaguntzaren ordainketa.
Inbertsioa amaitutakoan eta harrera egiten denetik hiru hilabeteko epean, baldin eta 13. oinarrian ezarritako epea betetzen bada, erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren Atariko tramiteen katalogoko fitxaren bitartez:
a) Organo eskudunak onetsitako gauzatze-proiektua, hautagaitzan aurkeztuta ez badago. Kasu horretan, proiektu horrekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da, alkateak edo erakundeko buruak sinatua, adierazten duena proiektuak betetzen duela ingurumen-arloko helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa, VII. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
b) Ziurtagiri bat, bertan adierazita honakoak:
–Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratutako obren esleipen-datuen kopia bat eta URL helbidea.
–Ezarritako gauzatze epea.
–Obren esleipen-hartzailearen izena edo sozietate izena eta identifikazio fiskala.
–Gauzatutako ekintzek Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa betetzen dutela.
–Kontratistaren hautaketa efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz egin dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan aurreikusitako moduan.
c) Zuinketa eta obraren hasierako akta.
d) Obra bukaerako ziurtapena eta, harekin batera, esleipenerako baldintzekin bat datozen neurketa zehaztuak, gutxienez jabeak eta obra zuzendaritzak izenpetuak, dagozkien fakturen kopiak eta enpresa kontratistei egindako ordainketen ziurtagiriak. Prezio kontrajarrien aktak, bidezkoak direnean.
e) Harrera-akta, frogatzen duena obra xede duen erabilera publikorako entregatu daitekeela, 2026ko ekainaren 1a baino lehen, eta jabeak eta obra-zuzendaritzak sinatuta, gutxienez.
f) Obra bukaerako memoria, frogatzen duena dirulaguntzaren baldintzak eta helburua bete direla, amaierako egoeraren planoekin, materialen saiakuntzen emaitzekin eta instalazioen probekin. Orain arte egindako ekintza guztiak xehetasunez deskribatuko dira, eta egindako gastua, lortutako emaitzak (hasieran aurreikusitako mugarrien eta helburuen arabera) eta betetze-maila egiaztatzeko bitartekoak adieraziko dira.
g) Beste erakunde publiko edo pribatuetatik jasotako laguntzei buruzko ziurtapena.
h) Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen %70eko balorizazioa betetzen dela behar bezala egiaztatzeko, erakunde onuradunek honako jarraibide hauek bete beharko dituzte:
1) Onuradunak laburpen-memoria bat aurkeztuko du. Memoria horretan, sortutako hondakinen guztizko kopurua jasoko da, EHZ kodeen arabera sailkatuta, bai eta destinoko kudeatzaileen ziurtagiriak ere, instalazio bakoitzean lortutako balorizazio ehunekoa adierazita. Balorizatu ezin diren hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.
2) Eraispen selektiboa egiteko neurriak ezarri direla egiaztatzeko, kudeatzaileek sortutako hondakinak entregatu direla justifikatzeko ematen dituzten ziurtagirietan jasotako EHZ kodeak erabiliko dira. Kode horiek gaika bildutako hondakin-frakzioei dagozkienak izanen dira, adibidez: 170101, 170102, 170201, 170202, 170203, 170402, 170403 edo 170405.
3) Obran bertan hondakinen bat balorizatuz gero, onuradunak balorizatutako kopuruei buruzko informazioa sartuko du laburpen-memorian, EHZ kodearen eta erabilitako bitartekoen arabera sailkatuta (instalazio mugikorra, kudeatzailea, etab.).
4) Hondakinetatik heldu diren agregakin birziklatuak erabiliz gero, onuradunak material horiek erosiak direla frogatzeko dokumentazioa erantsi beharko du laburpen-memorian, eta material kopurua eta mota adierazi beharko ditu.
5) Amianto-hondakinak sortzen badira, tratamendu egokia jaso dutela frogatu beharko da. Horretarako, amianto-hondakinak sortu diren lekutik hondakinak kudeatzeko plantara lekualdatu aurretik jakinarazpen bat igorri beharko da, eta baita mugimendu horiei lotutako hondakinen lekualdaketak identifikatzeko dokumentuak ere, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa betez.
i) Plano geoerreferentziatuak, Shape formatu digitalean.
Azken ordainketa eginen da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunak txosten teknikoa eman ondoren, behin obra ikuskatu eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuta.
Hala ere, dokumentazio osagarria eskatzen ahalko da egindako gastua justifikatzeko eta Suspertze Planaren kudeaketa- eta jarraipen-sistema betetzeko, sistema hori elikatzeko beharrezkoa denaren berri emanez; horrez gain, Estatuko edo Europako araudiak finantzaketaren eta helburuen kudeaketarako, jarraipenerako eta kontrolerako aurreikusten dituen aplikazio informatiko edo datu-baseetarako behar dena ere eskatzen ahalko da.
Salbuespen gisa, eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik ezin bada aurreikusitako epeetan gauzatu edo justifikatu, organo emaileak erabaki dezake gauzatzeko edo justifikatzeko epea luzatzea, betiere emandako epea amaitu baino lehen, ez bazaio kalterik egiten SEEPean eta Nafarroarako Plan Nazionalean finkatutako mugarriei eta helburuei, eta Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren Erabakiek horretarako baimena ematen badute. Luzapena ebazpen arrazoitu bidez erabakiko da.
15. oinarria.–Erakunde onuradunen betebeharrak.
1. Entitate onuradunek azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen dituzte, eta zehazki:
a) Diruz lagundutako inbertsioaren helburua betetzea, horrek justifikatzen baitu dirulaguntza ematea, eta aurreikusitako inbertsioa 2026ko ekainaren 1erako gauzatzea.
b) Egindako gastua justifikatzea, oinarri hauetan ezarritako moduan eta epean.
c) Diruz lagungarriak ez diren inbertsioen eta gastuen finantza karga bere gain hartzea.
d) Organo emaileari jakinaraztea beste administrazioetatik edo entitate publiko zein pribatuetatik xede bererako eskuratutako edozein dirulaguntza mota.
e) Dirulaguntza emateko ebazpen proposamenaren egunean, onuradunek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea, eta ordaintzeke dagoen zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunarekin.
f) Eduki beharko dira kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta bestelako agiriak, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatzekoak zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeek xedatu bezala.
g) Jasotako funtsak itzultzea, foru lege horren 35. artikuluan eta aplikatzekoa den gainerako araudian zehazten diren kasuetan.
2. Berariazko betebeharrak dira:
a) Berdintasunaren arloko araudia betetzea, eta, ahal den guztietan, tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzeko irizpideak sartzea erakunde onuradunak deitzen dituen kontratazio-prozedura guztietan.
b) Bat etorriz azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluarekin, ondasun inbentariagarriak eskuratzen, eraikitzen, birgaitzen eta hobetzen badira, onuradunak dirulaguntzaren xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasun horiek, gutxienez zazpi urte iragan arte erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunak badira, edo bi urte iragan arte, bestelako ondasunak badira.
c) Eraikuntza lekuan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakin ez-arriskutsuen %70 gutxienez (pisuan) –alde batera utzita 2000/532/EC Erabakiak ezarritako Europako Hondakinen Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala– berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko dira, beste material batzuen ordez hondakinak erabiliz egindako betelanak barne, bat etorriz Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako kutsadura-hierarkiarekin eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko Europako protokoloarekin.
d) Gerora jarduketak ustiatzeko, kontserbatzeko eta mantentzeko konpromisoa hartzea.
e) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez. Dokumentuak bost urtez gordetzea formatu elektronikoan, eragiketa egiten denetik aurrera, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluarekin (erregelamendu hori Batasunaren aurrekontu orokorrari aplikatzekoak diren finantza-arauei buruzkoa da).
f) Egindako gastuak justifikatzea Espainiako Gobernuari, Coffee plataformaren bidez edo ezartzen den sistemaren bidez, SEEParen erakunde betearazlea baita.
g) Zabalkunderako neurriak hartzea, dirulaguntzaren xedeko jarduketen finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia emateko. Zabalkunderako neurri horiek diruz lagundutako xedera egokitu behar dira, bai formari dagokionez, bai iraupenari dagokionez.
Publizitatea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan eta hura garatzeko arauetan eta eskuliburuetan ezarritakoaren arabera eginen da. Erregelamendu horrek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen du.
Horretarako, Europar Batasunaren ikurra erabiliko da eta finantzaketaren deklarazio egoki bat, adierazten duena «Europar Batasunak finantzatua - Next Generation EU» (https://ec.europa.eu/regional_policy/en/information/logos_downloadcenter/);era berean, Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari erreferentzia egiten dion logotipoa gehituko da karteletan, material inprimatuetan, bitarteko elektronikoetan edo ikus-entzunezko baliabideetan, edo ikus-entzunezko komunikabideetan egiten diren aipamenetan.

–Beharrezkoa denean, bertsio monokromatikoak erabiltzen ahal dira, positibo beltza eta negatibo zuria.
Kartel edo plakek jarduketaren izena eta helburu nagusia adieraziko dituzte. Horiek prestatzeko jarraikiko zaie Batzordeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritako publizitate-neurriak garatzeko, hartutako ezaugarri teknikoei eta horiek garatzen dituzten arau eta gidaliburuei. Goian aipatutako erregelamenduaren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.
h) Bermatzea errespetatuko dela ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa, bai eta etiketatze klimatikoa ere, honakoetan aurreikusitakoarekin bat: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua eta hura garatzeko araudia. Aipatu erregelamenduaren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.
Zehazki, aintzat hartuko da Batzordearen Komunikazioa, hau da, "Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa" aplikatzeari buruzko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=uriserv:OJ.C_.2021.058.01.0001.01.SPA), eta, horrekin batera, Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onesten duen Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren Proposamena (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:52021PC0322) eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak prestatutako orientazio gida (https://www.miteco.gob.es/es/ministerio/recuperacion-transformacion-resiliencia/transicion-verde/guiadnshmitecov20_tcm30-528436.pdf).
i) Onuradunek berariazko konpromisoa hartuko dute Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak nahiz beste edozein organo edo agintaritza eskudunek emandako jarraibideak betetzeko, baldin eta edozein araudi onesten bada Europan nahiz Estatuan Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nahiz Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko edo kudeatzeko. Horretarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikulua betetzeko eskatzen zaizkien datuak eta informazioa eman beharko dituzte.
j) Irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. eta 7. artikuluekin bat etorrita, neurriak hartu beharko dituzte iruzurra eta ustelkeria prebenitu, atzeman, jakinarazi eta zuzentzeko, bai eta interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza ekiditeko ere, inbertsioak gauzatzeko prozeduretan.
k) Onuradunek men egin beharko diete Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak eta Europako Batzordeko kontrol- eta fiskalizazio-organoek egin ditzaketen bestelako egiaztapen-jarduketei eta finantza-kontrolekoei, edo Estatuko zein Europar Batasuneko kontrol-organo zein -agintari eskudunek egin ditzaketenei, betiere bat etorriz Europako funtsekin kofinantzatutako laguntzen kudeaketari aplikatu beharreko arauetan ezarritakoarekin; horretarako, eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute, eta ahalegin guztiaz arituko dira, elkarlanean, hala Estatuko nola Europar Batasuneko finantza-interesak babestearen alde, eta aipatu organo eta agintari horiei informazioaren gaineko eskubidea eta sarbidea emanen diete.
l) Dirulaguntza emateko nahitaezkoa izanen da onuradunek konpromisoa hartzea, idatziz, informazioaren gainean behar diren eskubideak eta sarbideak lagatzeko, bermatze aldera Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Estatuko agintaritza eskudunek beren egitekoak egin ditzaketela, hori guztia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuaren e) letran ezarritakoarekin bat.
m) Funtsen erabilerari lotutako auditoretza- eta kontrol-ondorioetarako, eta Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritze-jarduketetara eta inbertsio proiektuetara bideratutako neurriei loturik, onuradunek Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren esku jarri beharko dute funtsen amaierako hartzailearen datuen informazioa, onuraduna bera ez denean, eta kontratisten gaineko informazioa, amaierako hartzailea adjudikazio-boterea denean, hori guztia betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Informazio horrek irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorrita egon beharko du eskuragarri.
16. oinarria.–Ez-betetzeak eta dirulaguntzaren itzulketa.
1. Baldin eta oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendutik (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena) eratorritako printzipioak eta betebeharrak betetzen ez badira, edo ez bada betetzen beste edozein alderditan eta aplikatzekoa den Europar Batasuneko gainerako araudian ezarritakoa, eta, bereziki, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa, emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, edo, kasua zein den, dirulaguntza itzuli beharko da, aipatu foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.
2. Onuradunak honako hauek ez betetzearen ondorioz eginen da itzulketa osoa:
a) Eskatutako baldintzak edo betekizunak faltsutzea edo ukoa ekarriko luketenak ezkutatzea.
b) Dirulaguntza ematea justifikatzen duen xedea erabat ez betetzea.
c) Administrazioak finantzak kontrolatzeko eta egiaztatzeko egiten dituen jarduketei uko egitea, aurka egitea edo oztopoak jartzea.
d) DNSH printzipioa ez betetzea, hau da, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa.
Oinarri hauetan jasotako gainerako betebeharrak ez betetzeak itzulketa partzialak eragiten ahalko ditu, proportzionaltasun-printzipioa errespetatuz.
3. Erakunde onuradunaren betetze-maila nabarmen gerturatzen zaionean jardueraren erabateko betetze-mailari, eta onuradunak argi eta garbi frogatzen badu hartutako konpromisoak betetzeko ahaleginak egiten ari dela, instrukzio-organoak aurrez emanen duen txostenaren bidez zehaztuko da jaso beharreko zenbatekoa, edo, kasua zein den, itzuli beharrekoa, betiere proportzionaltasun-irizpidearekin bat.
Betetze nabarmena izanen da, baldin eta gauzatutakoak onura publikoa badu oinarri hauetan ezarritako xederako. Kasu horretan, gastu diruz lagungarriaren zer portzentaje gauzatu eta justifikatu den, horren baliokidea den laguntzaren portzentajea jasotzen ahalko du onuradunak soilik.
4. Dirulaguntza itzultzeko, dirulaguntzaren organo emaileak ebazpena eman beharko du, dagokion espedientearen instrukzioaren ostean; horrek ekarriko du, kasua bada, jasotako dirulaguntza itzultzea, osorik edo partez, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ordaintzea ere, dirulaguntza ordaindu denetik hura itzultzea bidezkoa dela erabaki arteko epeari dagozkionak.
17. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.
1. Arau-hauste eta zehapenetarako, aplikatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa (42. artikulua eta hurrengoak).
2. Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritakoa izanen da.
18. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.
1. Laguntza hauek ez dira bateragarriak beste jarduketa batzuekin baldin eta Europako funtsen esleipen irmoa badute laguntza eskatzen den egunean indarrean dagoen finantza-programazioaren esparruan, edo Estatuko Administrazio Orokorraren finantzaketa badute, harekin sinatutako hitzarmen edo protokolo baten barnean daudelako.
Laguntza hauen bidez emandako finantzaketa ez da bateragarria Europar Batasuneko beste egitura-funts batzuen baterako finantzaketarekin, ezta xede bereko jarduketekin ere, jarduketa horiek Nafarroako Gobernuaren Toki Inbertsioaren Planaren finantzaketa badute.
Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Estatukoak nahiz atzerrikoak izan, emandako beste laguntza eta dirulaguntza batzuekin, salbu eta aurreko paragrafoan aipatutakoekin.
Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu erakunde onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.
Toki erakundeak aitortu beharko du zer laguntza edo dirulaguntza lortu edo eskatu duen deialdi honetara aurkezten dituen jarduketak finantzatzeko, bai eskaera formalizatzeko unean, bai hori gertatzen den ondorengo edozein unetan.
2. Dirulaguntza hauen eskatzaileak edo onuradunak inbertsioa finantzatzeko beste diru-sarrera, laguntza edo dirulaguntza batzuk baditu, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Dirulaguntzak eman aurreko fasean. Inbertsioaren aurrekontu diruz lagungarria proiektatutako inbertsioaren gauzatze materialari dagokiona izanen da, emandako beste laguntza, dirulaguntza edo diru-sarrera batzuen zenbatekoa kenduta.
b) Beste laguntza eta dirulaguntza batzuk dagokion deialdia ebatzi ondoren ematen badira, bi ekarpenek inbertsioaren gauzatze materialaren kostua gainditzen dutenean soilik murriztuko da dirulaguntza.
19. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan xedatutakoarekin, emandako dirulaguntzak jendaurrean jarriko dira Nafarroako Gobernuaren http://www.nafarroa.eus webgune ofizialean eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean, adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.
Gainera, laguntza horien gaineko informazioaren eta kontrolaren ondorioetarako, informazioa lagako da Europako Funtsen Sistemekin dirulaguntza horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ezarritako sistemen artean.
20. oinarria.-Dirulaguntzen araubide orokorra.
Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.
21. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.
Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedaturikoarekin bat.
I. ERANSKINA.–LAGUNTZA ESKAERA. NAFARROAKO 20.000 BIZTANLETIK BEHERAKO TOKI ERAKUNDEETAN URAREN HIRI-ZIKLOA DIGITALIZATZEKO DIRULAGUNTZA, SUSPERTZE ETA ERRESILIENTZIA MEKANISMOAK (NEXTGENERATION UE) FINANTZATUTA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN
Izen-deiturak: | ||
NANa: | ||
Helbidea: | ||
Herria: | PK: | Probintzia: |
Telefonoa: | Helbide elek.: | |
Erakunde hau ordezkatuz:
Erakundearen izena: | ||
IFZ: | ||
Egoitza soziala: | ||
Herria: | PK: | Probintzia: |
Telefonoa: | Helbide elek.: | |
DIRULAGUNTZA-ESKAERA, ..................................................................................... inbertsiorako, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren 2023ko ..............aren .......(e)ko .........../2023 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarriekin bat (2024ko ........ Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ..................aren .....(e)koa).
Inbertsioari buruzko informazioa:
1. Laguntzaren xede den inbertsioaren izenburua.
.................................................................................................................................................................
2. Jarduketa nagusien deskribapena eta aurrekontua (BEZa kanpo):
JARDUKETAREN DESKRIBAPENA | AURREKONTUA |
(eurotan) | |
Aurrekontua, guztira: | (eurotan) |
Eskatzen den dirulaguntza: | (eurotan) |
3. Jarduketaren proiektu teknikoaren egoera (markatu dagokiona).
Idatzita, eta baditu baimen sektorialak (edo ez dira behar).
Idatzita, baimen sektorialik gabe.
Hasi gabe edo idazteko prozesuan.
4. Honako dokumentazio hau eransten da (markatu dagokiona):
10.3.d) oinarrian adierazitako memoria tekniko baloratua edo proiektua.
Baldintzak betetzearen ziurtagiria, II. eranskineko ereduaren araberakoa.
Erantzukizunpeko adierazpena, III. eranskineko ereduaren araberakoa.
SEEParen jarduketak gauzatzeari buruzko konpromisoaren adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.
Datuak laga eta tratatzeko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduerak gauzatzeari dagokionez, V. eranskineko ereduaren araberakoa.
Berariazko sarbide baimena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko agintariei, VI. eranskineko ereduaren araberakoa.
Erantzukizunpeko adierazpena, VII. eranskineko ereduaren araberakoa, adierazten duena ez zaiela kalte nabarmenik eraginen (DNSH printzipioa) ingurumen-arloko sei helburuei, bat etorriz 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluarekin (baldin eta gauzatze-proiektua aurkezten bada).
Eskaera honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio.
.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.
Toki erakundeko alkatea edo burua
Sinatua: .............................................
(Alkate edo buruaren sinadura)
II. ERANSKINA.–BALDINTZAK BETETZEAREN ZIURTAGIRIA
Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan
Izen-abizenak:............................................................................................................................, nortasun agiri nazionalaren zk.: ................................, erakunde honen idazkari gisa: ............................................................................... (IFK:........................................, helbidea: ............................................................, jakinarazpenetarako helbide elektronikoa:.....................................................................),
EGIAZTATZEN DU:
Toki erakundeak badu horniduraren arloko eskumena eskatzen diren digitalizazio inbertsioak gauzatzeko.
Eskaeran eta harekin batera doazen dokumentuetan jasotako datu guztiak egiazkoak dira, eta dirulaguntzaren eskaera sinatzen duenak horretarako eskumena du.
Erakundeak ez du urratzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik.
Erakundeak egunean ditu dagozkion tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ez du ordaindu zain dagoen zorrik Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunarekin.
Dirulaguntzaren xede diren jarduketak ez dira hasi 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen.
[Aukeratu bi hauetako bat]
Erakundeak ez du jaso edo erakundeari ez zaio onartu laguntza publiko eta/edo pribaturik, ez nazionalik ez nazioartekorik.
Erakundeak inbertsioari buruzko laguntza publiko eta/edo pribatu hauek jaso ditu, edo hauek onartu zaizkio: (erakundea: ….… kontzeptua ….….…. zenbatekoa ….….…..).
.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.
Idazkaria Sinatua: ............................................................ | O.E. Alkate edo burua Sinatua: ............................................................ |
III. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan
Izen-abizenak:............................................................................................................................, nortasun agiri nazionalaren zk.: ................................, erakunde honen alkate edo buru gisa: ............................................................................... (IFK:........................................, helbidea: ............................................................, jakinarazpenetarako helbide elektronikoa:.....................................................................),
Erantzukizunez adierazten dut:
Erakundeak deialdiaren oinarriak onartzen ditu, laguntzarako eskubidea aitortua izan dakion behar diren betekizunak betetzen ditu eta hori frogatzeko agiriak ditu; agiriok Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari emanen zaizkio, errekerimendua egiten denean.
Toki erakundeak, esleipendun suertatuz gero, konpromisoa hartzen du jarduketak gauzatzeko eta ondoren ustiatzeko, bai eta horiek zaintzeko eta mantentzeko ere.
Toki erakundeak konpromisoa hartzen du eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen %70 gutxienez (pisuan) berrerabili, birziklatu edo berreskuratuko duela bermatzeko.
Toki erakundeak konpromisoa hartzen du aurkeztutako proiektuaren ondorioz atzematzen diren galera errealak murrizte aldera jarduteko.
Erakundeak konpromisoa hartzen du deialdi honen bidez diruz laguntzen ez den inbertsioaren zatia finantzatzeko.
..........................................n, 2024ko .............................aren ......(e)(a)n
Alkate edo burua
Sinatua: .............................................
(Alkate edo buruaren sinadura)
IV. ERANSKINA.–KONPROMISOEN ADIERAZPENA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN JARDUKETAK GAUZATZEARI BURUZKOA
Konpromisoa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzeari buruz
(Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduan jasotako ereduaren arabera).
...................................................................................................................................... jauna/andrea (NAN:.......................) erakunde honen alkatea edo burua da: ......................................................... (IFZ: .......................; egoitza fiskala: ..........................................................). Erakunde horrek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuradun gisa parte hartzen du, plan horren 5. osagaian ("Itsasbazterra eta baliabide hidrikoak babestea") zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduketen garapenean. Adierazten du ordezkatzen duen pertsonak/erakundeak estandar zorrotzenekin duen konpromisoa arau juridiko, etiko eta moralak betetzeari dagokionez; beharrezkoak diren neurriak hartzen ditu iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko eta atzemateko, eta, hala badagokio, ikusitako ez-betetzeen berri emanen die dagokien agintariei.
Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa («DNSH» sigla ingelesez, «do no significant harm») errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela Estatuko laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.
..........................................n, 2024ko .............................aren ......(e)(a)n
Alkate edo burua
Sinatua: .............................................
(Alkate edo buruaren sinadura)
V. ERANSKINA.–ADIERAZPEN EREDUA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEAREKIN LOTURIKO DATUAK LAGATZEARI ETA TRATATZEARI BURUZKOA
Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan
...................................................................................................................................... jauna/andrea (NAN: ............................) erakunde honen alkatea edo burua da: ......................................................... (IFZ: ............................; egoitza fiskala: ..........................................................). Erakunde hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuradun da, 5. osagaian ("Itsasbazterra eta baliabide hidrikoak babestea") zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduketak garatzeko. Adierazten du ezagutzen duela aplikatu beharreko araudia, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko honako apartatu hauek (erregelamendu horren bidez Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zen):
1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu-kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, eraberritze eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:
i. Funtsen azken hartzailearen izena.
ii. Funtsen benetako hartzaileen edo kontratistaren izen-abizenak eta jaiotza-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;
iii. Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritze eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzaketa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita».
2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak estatu kideek eta Batzordeak baino ez dituzte tratatuko, aurrekontu-kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkien kontrol-prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako eta auditoretza horrek iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorrita, Mekanismoak txostenak aurkeztu beharko ditu Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza-informazioaren eta kontu-ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».
Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten du, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuetarako.
.................(e)n, 2024.........(e)ko ........aren ...... (e)(a)n
Alkate edo burua
Sinatua: .............................................
(Alkate edo buruaren sinadura)
VII. ERANSKINA.–BERARIAZKO BAIMENA SARBIDEA EMATEKO SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANEKO AGINTARIEI
Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan
..................................................................................................................................... jaunak/andreak (NAN:.......................), ......................................................... erakundearen alkatea edo buru den aldetik eta erakunde horren izenean eta hura ordezkatuz aritzeko nahikoa ahalmena duela, honako honen bidez,
Behar diren eskubideak eta sarbideak ematen ditu bermatzeko Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Estatuko agintari eskudunek beren eskumeneko eginkizunak eginen dituztela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren laguntzei loturik.
Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan aurreikusitako baimena ematen du, berariaz eman ere.
.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n
Alkate edo burua
Sinatua: .............................................
(Alkate edo buruaren sinadura)
VII. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDUA, ADIERAZTEN DUENA EZ ZAIELA KALTE NABARMENIK ERAGINEN (DNSH PRINTZIPIOA) INGURUMEN-ARLOKO SEI HELBURUEI, BAT ETORRIZ 2020/852 (EB) ERREGELAMENDUAREN 17. ARTIKULUAREKIN
...................................................................................................................................... jauna/andrea (NAN: ............................) erakunde honen alkatea edo burua da: ......................................................... (IFZ: ..............................). Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdian eskatutako inbertsioari dagokionez (deialdia Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak –Next Generation EU– finantzatzen du),
ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DU:
Ordezkatzen duen erakunde eskatzaileak, garatu beharreko proiektuaren edo jardueraren bizi-zikloaren fase guztiak kontuan hartuta, bai proiektua ezartzen den bitartean, bai balio-bizitzaren amaieran, bete eginen duela DNSH printzipioa, hots, «ez duela kalte nabarmenik eraginen», Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021/241 (EB) Erregelamenduak eskatzen duena, eta hortaz:
1. Ez die kalte nabarmenik eragiten 2020/852(2) EB Erregelamenduaren 17. artikuluan aipatzen diren ingurumen-arloko sei helburuei, honakoei alegia:
a) Klima-aldaketa arintzea. Jarduera batek klima-aldaketa arintzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta berotegi-efektuko gasen (BEG) isuri handiak eragiten baditu.
b) Klima-aldaketara moldatzea. Jarduera batek klima-aldaketara moldatzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta oraingo baldintza klimatikoen eta etorkizunerako aurrez ikusitakoen ondorio txarrak areagotzen baditu, bai jarduerari dagokionez, bai pertsonei, naturari edo aktiboei dagokienez.
c) Baliabide hidrikoak eta itsas baliabideak modu jasangarrian erabiltzea eta babestea. Jarduera batek baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera eta babes jasangarriei kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta kaltea eragiten badie ur-masen –azaleko urak eta lur azpikoak– egoera onari edo potentzial ekologiko onari eta itsas uren egoera ekologiko onari.
d) Ekonomia zirkularra, hondakinen prebentzioa eta birziklapena barne. Jarduera batek ekonomia zirkularrari –hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne– kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, kasu hauetan: efizientzia eza ugari eragiten baditu materialen erabileran edo baliabide naturalen zuzeneko edo zeharkako erabileran; hondakinen sorrera, tratamendu mekaniko-biologikoa, errausketa edo zabortegietako biltegiratzea nabarmen areagotzen baditu; edo hondakinen epe luzerako ezabaketak ingurumenerako kalte nabarmena eta epe luzerakoa eragiten ahal badu.
e) Atmosferako, uretako edo lurzoruko kutsaduraren prebentzioa eta kontrola. Jarduera batek atmosferako, uretako edo lurzoruko kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta nabarmen handitzen bada atmosferara, uretara edo lurzorura egiten diren kutsatzaileen isurien kopurua.
f) Biodibertsitatea eta ekosistemak babestea eta leheneratzea. Jarduera batek biodibertsitatearen eta ekosistemen babesari eta leheneratzeari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta hein handi batean kalte egiten badie ekosistemen baldintza onei eta erresilientziari, edo kalte egiten badio habitat eta espezieen kontserbazio-egoerari, bereziki Batasunaren interesekoen kontserbazio-egoerari.
2. Erakunde eskatzaileak ez du egiten jarduera bazterturik, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoan adierazitakoarekin bat, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren ondorioz.
Hauek dira jarduera baztertuak:
–Petrolio findegiak.
–Ikatz-zentral termikoak eta erregai fosilen erauzketa.
–Elektrizitatea eta/edo beroa sortzea erregai fosilak erabiliz eta horien garraio eta banaketarako azpiegiturarekin lotutakoak.
–Hondakinen ezabaketa (esate baterako, nuklearrak, ingurumenari epe luzeko kalteak eragiten ahal dizkiotenak).
–Hondakinak zabortegian uzteko instalazioetako inbertsioak, edo tratamendu biologiko mekanikorako (MBT) instalazioetako inbertsioak, horien edukiera edo balio-bizitza luzatzea ekartzen dutenak (hondakin arriskutsu ez birziklagarrien tratamendurako instalazioak izan ezik).
–EBko isurketa-eskubideen merkataritza araubideak estalitako jarduerak (Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza araubidea arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen I. eranskinaren arabera).
3. Erakunde eskatzaileak aurreikusten du proiektuak edo jarduerak ez duela zuzeneko ondoriorik izanen ingurumenean, ez eta zeharkako ondorio primariorik ere, hau da, proiektua edo jarduera bukatuta gertatzen ahal direnak.
..........................................n, 2024ko .............................aren ......(e)(a)n
Alkate edo burua
Sinatua: .............................................
(Alkate edo buruaren sinadura)
Iragarkiaren kodea: F2400710
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
