2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
2024ko azaroaren 13an, honako ebazpen hau eman zuen Azagrako alkateak:
Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa.
Aintzat harturik zer dagoen ezarrita Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan.
EBAZTEN DUT:
1. Udal honetako zinegotzi Francisco José Sánchez Díazen esku uztea 20240320/006731 zenbakidun ezkontza zibila egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatuta. Ezkontza zibil hori Azagrako Bake Epaitegiko bulego laguntzailean izapidetu da.
2. Horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Azagran, 2024ko azaroaren 13an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2416448