2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langilearen izendapena
Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2024ko azaroaren 19an, 160/24 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
"Mankomunitate honetako buruaren 116/22 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez bete zitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko (deialdia argitara eman zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an).
Merezimendu-lehiaketak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamenak aurkeztu zituen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita.
Izangaiek eskatu zaien dokumentazioa aurkeztuta eta egiaztatuta eskatu zaizkien baldintzak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapenak egitea eta egoki diren lanpostu hutsak esleitzea, hori dela eta
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea María Rosario Escolar Echeverriaren izendapena lan-kontratudun finko gisa, eta lanpostu huts bat esleitzea, jarraian adierazitakoaren arabera:
IZEN-DEITURAK | PLAZA ZENBAKIA | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
María del Rosario Escolar Echeverría | 017 | Familia-langilea | D | Lan-kontratudun finkoa | %66,66 |
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 28an jabetu beharko du lanpostuaz.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko ditu langile lan-kontratudun finkoaren izaera eskuratzeko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.
Berriozarren, 2024ko azaroaren 19an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.
Iragarkiaren kodea: L2416852