4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapena
Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2024ko azaroaren 11ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Hirugarrena.–Altsasuko ordezko bake epailea: Carmelo José Llena García jauna.
Laugarrena.–Guirguillaoko bake epaile titularra eta ordezko bake epailea: Amaia Piquero Rodríguez andrea eta Ignacio Erice Vidaurre jauna.
Bosgarrena.–Itzako bake epaile titularra: Maitane Gorostieta Urteaga andrea.
Seigarrena.–Ameskoabarrengo ordezko bake epailea: Daniel Ciganda Arraiza jauna.
Zazpigarrena.–Oltza zendeako bake epaile titularra: Ana Isabel San Martín Arbilla andrea.
Zortzigarrena.–Corellako bake epaile titularra eta ordezko bake epailea: Alba Liñán Mena andrea eta Ramón Martínez Rubio jauna.
Bederatzigarrena.–Eguesibarko ordezko bake epailea: Nicolás Gutiérrez Gil jauna.
Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 12an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J2416825