2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2024ko irailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
Hasierako onespena argitaratu zen 2024ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 14an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko 2025eko plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.
Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.
Erabaki honen aurka, interesdunek errekurtso hauek para ditzakete, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau udalaren iragarki taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, deialdia udalaren iragarki taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Garinoainen, 2024ko azaroaren 6an.–Batasuneko burua, Iker Etxeberria Otazu.
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
LANPOSTUAREN KODEA | IZENA | ADMINISTRAZIOEGOERA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA / TALDEA | LANALDIA | OSAGARRIAK | SARBIDEA |
Bateraezintasuna | Lanpostua | Maila | Diruzaintza |
| Idazkaria | Hutsik | Funtzionarioa | A | %100 | %35 | %19,72 | | | Merezimendu-lehiaketa 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria |
1/1 | Administrari ofiziala eta diruzaina | Jardunean | Lan-kontratudun finkoa | C | %100 | | %30 | %12 | %17 | Merezimendu-lehiaketa 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria |
1/3 | Administrari laguntzailea | Jardunean | Lan-kontratudun finkoa | D | %100 | | %25 | %12 | | Merezimendu-lehiaketa 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria |
2/3 | Administrari laguntzailea | Jardunean | Lan-kontratudun finkoa | D | %100 | | %25 | %12 | | Merezimendu-lehiaketa 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria |
3/3 | Administrari laguntzailea | Jardunean | Lan-kontratudun finkoa | D | %20 | | %25 | %12 | | Merezimendu-lehiaketa 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria |
1/1 | Administrari laguntzailea | Hutsik | Lan-kontratudun finkoa | D | %100 | | %25 | %12 | | Oposizio-lehiaketa |
Izenen zerrenda
Lan-kontratudun finkoak.
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | DEITURAK ETA IZENA | ADMINISTRAZIOEGOERA | MAILA/ TALDEA | ANTZINATASUNA |
1/1 | Administrari ofiziala eta diruzaina | Lan-kontratudun finkoa | Merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria) | Izaskun Peña Lorente | Jardunean | C | 2018-04-03 |
1/3 | Administrari laguntzailea | Lan-kontratudun finkoa | Merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria) | M.ª Cruz Blanco Muruzabal | Jardunean | D | 2004-02-02 |
2/3 | Administrari laguntzailea | Lan-kontratudun finkoa | Merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria) | Cristina Arregui Pérez | Jardunean | D | 2009-04-21 |
3/3 | Administrari laguntzailea | Lan-kontratudun finkoa | Merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria) | Rosario Murillo González | Jardunean | D | 2013-01-02 |
Lan-kontratudunak.
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | DEITURAK ETA IZENA | ADMINISTRAZIOEGOERA | MAILA/ TALDEA | GRADUA | ANTZINATASUNA |
1 | Idazkaria | Funtzionarioa | Merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria) | Iosune Olite Azcona | Jardunean | A | 2 | 2017-05-29 |
1/1 | Administrari laguntzailea | Lan-kontratudun finkoa | Oposizio-lehiaketa | Itziar Kareaga Ramos | Jardunean | D | | 2018-07-03 |
Iragarkiaren kodea: L2416124