2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOKIZ MENDIKO BATZARRA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lokiz Mendiko Batzarrak, 2024ko urriaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla erakundearen Idazkaritzan egonen da jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta hamabost egunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Zudairin (Ameskoabarrena), 2024ko azaroaren 7an.–Batzarburua, Andrés Lana Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: L2416260