238. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko azaroaren 13an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa. Idazkaritzan egonen da ikusgai (San Salbatore kalea 11, behea, Tafalla), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ez badu inork erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia bukatutakoan.

Tafallan, 2024ko azaroaren 14an–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2416689