2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak, 2024ko irailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuela Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen 2024ko aurrekontu orokorra. Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Larraunen, 2024ko azaroaren 7an.–Lehendakaria, Xuban Goldarazena Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L2416367