238. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko maiatzaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda. Erabaki hori 2024ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23an.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira Bidausi Hondakin Solidoen Mankomunitatearen 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda. Hona hemen hura osatzen dutenak:

1.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanaldia: %24. Lanpostuko osagarria: %49. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Aldi baterako administrazio-kontratu bidez ari da betetzen Iñigo Zabalza Landa, (antzinatasuna: 2023/05/18; egoera: jardunean).

2.–Lanpostua: teknikaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Lanaldia: %90. Lanpostuko osagarria: %37. B2 hizkuntza-eskakizuna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Aldi baterako lan-kontratu bidez ari da betetzen Jon Retegi Berruezo, (antzinatasuna: 2017/09/01; egoera, jardunean).

Garraldan, 2024ko azaroaren 7an.–Mankomunitateko burua, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2416289