2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Alkateordea izendatzea
Aintzat harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8 artikuluak honako hau xedatzen duela: "Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu- eta administrazio-organoen eraketa Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei lotuko zaizkie". Garesko Udaleko alkate udalburuak, 2024ko azaroaren 8an, 545. Ebazpena eman zuen, bete beharrez ezarrita dagoena Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluko d) letran zein 52. eta 53. artikuluetan (erregelamendu hori araututa dago azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bide). Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia:
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Jose Angel Reta Ibeas eta Beatriz Ordoñez Ancín zinegotziak izendatzea lehen eta bigarren alkateorde, hurrenez hurren.
Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarra eratzea. Batzarreko kide izanen dira alkatea (zeina burua ere izanen baita), Jose Angel Reta Ibeas eta Beatriz Ordoñez Ancín.
Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, kargua onartzen duten ala ez azal dezaten, eta aipatu izendapenaren iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki taulan sar dezaten.
Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran. Izendapenak indarra hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.
Garesen, 2024ko azaroaren 9an.–Alkate udalburua, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2416331