2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Orbaizetako Udalak, 2024ko maiatzaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa, zeina argitaratu baitzen 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean.
Jendaurrean egoteko epean ez da alegaziorik aurkeztu, beraz, behin betiko onesten da 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea).
PLANTILLA ETA LANGILEEN ZERRENDA
1. Funtzionarioa: idazkaria. A maila. Orbaizetako eta Orbarako Udalen Batasuna. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %27,88. Egoera: hutsik. Aldi baterako administrazio-kontratua: Edurne Eginoa Antxo. Antzinatasuna administrazioan: 1995/10/22, zerbitzu berezietako egoeran: ordezkapena; Iñigo Zabalza Landa. Egoera: jardunean.
2. Lan-kontratudun mugagabe ez-finkoa, lanaldi partziala (%87,50): zerbitzu anitzetako enplegatua, D mailakoa. Daniel Eginoa Landa. Lanpostuko osagarria: %17. Antzinatasuna administrazioan: 2022/02/17. Egoera: jardunean.
Orbaizetan, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2416378