238. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Cintruenigoko alkateak, 2024ko azaroaren 8an, 2024-0413 Ebazpena eman zuen; jarraian ematen da haren testu osoa:

2024ko azaroaren 11tik 13ra (biak barne) herritik kanpo egonen naizenez.

Ikusirik ezartzen dena apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozenetan,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak uztea Udaleko lehen alkateorde Francisco Javier Aragónen esku, 2024ko azaroaren 11tik 13ra bitartean, biak barne.

2. Eskuordetzea lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetze honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

4. Eskuordetze honek ondorioak izanen ditu 2024ko azaroaren 11tik aurrera, eta argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Cintruenigon, 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2416288