2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2025erako.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Cabanillasen, 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2416102