2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Cabanillasen, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2416101