2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Kargu hautetsien arduraldi eta ordainsari erregimena
Baztango Udalak, 2024ko urriaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 13. puntuan erabaki zuen:
1.–Gorka Urtasun Saldias zinegotziaren %16ko arduraldia onestea. Urtean 7.000 euro gordinekoa izanen da. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean berrikusiko da. Horri Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota gehitu beharko zaio. 2024ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Baztango Udaleko gardentasun atarian argitaratzea.
Baztanen, 2024ko urriaren 24an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2416350