237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ezen Alkatetzaren 2024ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez, Utergako Udaleko alkateak ezkontza zibil bat egiteko ahalmena eskuordetu diola Udaleko zinegotzi Inés Gambra Alasi. Ezkontza hori udaletxe honetan egitekoa da 2024ko azaroaren 24an.

Utergan, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2416414