2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDIAIN
Xehetasun-azterketa, UO-8 unitatean. Behin betiko onespena
Urdiaingo Udalak, 2024ko urriaren 23an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen UO-8 unitatearen xehetasun-azterketa, Unai Goikoetxe Egintza SLk sustatua. 2024ko uztailaren 15ean hasiera batez onetsi zen, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2024ko abuztuaren 1ean iragarkia argitaratu ondoren jendaurrean jarri zen, aldi horretan alegaziorik jaso gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Urdiainen, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2415659