2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa Udal Planean, "Nuevo Ensanche Gabarderal" ARGko C apartatuko ("Diseinu arauak") C.2 azpiapartatuko ("Diseinu arkitektonikoa") "Lurzatietako itxiturak" eta "Eraikin osagarriak" puntuetan. Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2024ko irailaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa xehatu bat Udal Planean, "Lurzatietako itxiturak" eta "Eraikin osagarriak" puntuak arautzeko, "Nuevo Ensanche Gabarderal" ARGko C apartatuko ("Diseinu arauak") C.2 azpiapartatuaren ("Diseinu arkitektonikoa") barnean.
Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zangozan, 2024ko urriaren 28an.– Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2415634