237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1399. lurzatian. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2024ko irailaren 26n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, xede duena lerrokadurak eta garaierak zehaztea etxebizitzarako erabiliko den eraikin batean, katastroaren planoko 5. poligonoko 1399. lurzatian, espedientean dagoen 2024ko ekainaren 7ko agiriarekin bat. Sustatzaileak Adrián Leoz Espatolero eta Amaia Ruiz Rey dira.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zangozan, 2024ko urriaren 28an. Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2415633