237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1147. lurzatian. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2024ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, katastroko planoko 5. poligonoko 1147. lurzatiko 2. hiri-unitatean. Haren helburua da antolamendu bolumetrikoa egitea eta garaierak zehaztea, baldin eta han kokatua dagoen eraikina handitzen bada; hori guztia, espedientean dagoen 2024ko maiatzeko dokumentuarekin bat etorriz. Pablo Arenaz Arbeak eta Inmaculada Monreal Graciak sustatu dute xehetasun-azterketa hori.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zangozan, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2415632