237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 648. lurzatian. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, Alkatetzaren 2024ko azaroaren 4ko 2024-0916 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Azkoiengo Udalaren eta Marcos Guindulain Bustoren artean, Azkoiengo Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamenduaren ordez, haren balioa dirutan emateko, 1. poligonoko 648. lurzatian.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Azkoienen, 2024ko azaroaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2416374