237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Araudia, lehendik ez argitaratua, Udal Planean egindako aldaketa batena. Aldaketak eragiten dio Zuluetako 3. areako UE-3.4 exekuzio-unitateari

2006ko abuztuaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udal Planean egindako aldaketa xehatu baten behin betiko onespena, Promociones Arnaya SLk sustatuta; aldaketak eragiten zion Zuluetako 3. areako UE-3.4 exekuzio-unitateari. Onetsitako hirigintzako araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintzako araudi hori, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2024ko urriaren 23an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2415571