2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 560. lurzatian. Behin betiko onespena
Arguedasko Udalak, 2024ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, gutxieneko solairu kopurua aldatzeko 5. poligonoko 560. lurzatian eraiki daitezkeen eraikinetan, M.ª Teresa Cardona Santok eta Carlos Floristan Mozazek sustatua.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2024ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2415704