2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Udal Planeko aldaketaren araudia, Saraguetako 32. poligonoko 65. lurzatiari dagokiona
Artzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artzibarko Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, 32. poligonoko 65. lurzatiari buruzkoa, Miguel Angel Cervantes Aranazek sustatua.
Behin betiko onespena 2024ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2koan, eman zen argitara, baina testu osoa erantsi gabe; hortaz, bidezkoa da hura argitara ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz. Legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Nagoren, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Javier Diez Huguet.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2415604