237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Gizarte-langilearen, hezitzaile espezializatuaren eta familia-langilearen izendapena

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2024ko azaroaren 15ean, 155/24 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

"Mankomunitate honetako buruaren 116/22 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez bete zitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko (deialdia argitara eman zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an).

Merezimendu-lehiaketak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita.

Adierazi behar da ezen, proposatutako izangaietatik, Ignacio Bernal Lumbrerasek, Elena Del Barrio Apalateguik eta María del Rosario Molinero Turrillasek ezinbesteko arrazoiak alegatu dituztela eskatutako dokumentazioa horretarako ezarritako epean ez aurkezteko.

Gainerako izangaiek eskatu zaien dokumentazioa aurkeztuta eta egiaztatuta eskatu zaizkien baldintzak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapenak egitea eta egoki diren lanpostu hutsak esleitzea, hori dela eta

EBAZTEN DUT:

Lehendabizi.–Amaia Álvarez Bravo, Ana María Herrero Esteban, Oihana Hualde Ulayar, Silvia Garcés Asurmendi eta María Paz Casanova Remón mankomunitate honetako funtzionario izateko izendapena onestea, eta lanpostu hutsak esleitzea ondotik ezarritakoarekin bat:

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

Amaia Álvarez Bravo

003

Gizarte-langilea

B

Funtzionarioa

%100

Ana María Herrero Esteban

021

Gizarte-langilea

B

Funtzionarioa

%100

Oihana Hualde Ulayar

022

Gizarte-langilea

B

Funtzionarioa

%100

Silvia Garcés Asurmendi

026

Hezitzaile espezializatua

C

Funtzionarioa

%100

María Paz Casanova Remón

010

Familia-langilea

D

Funtzionarioa

%100

Bigarrena.–Epearen zenbaketa etetea Ignacio Bernal Lumbrerasi, Elena Del Barrio Apalateguiri eta María del Rosario Molinero Turrillasi, egiaztatu den ezinbesteko arrazoia desagertu arte.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 26an jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko dituzte funtzionarioaren edo langile lan-kontratudun finkoaren izaera eskuratzeko.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2024ko azaroaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2416733