2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Zuzenbideko lizentziadunen 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapen-proposamena
Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako Zuzenbidean lizentziadunen 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betez –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2023ko otsailaren 20an, eta 2023ko 49. NAOn argitaratu zen, martxoaren 9koan–, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera:
–Igoera-txanda.
Ana María Jiménez Marco
Víctor Martínez Espronceda
–Txanda irekia.
Julen Ros Induráin
María Ramírez de Arellano Alemán
Amaia Elkano Garralda
Esther Salazar Cameros
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkezteko, Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean.
Iruñean, 2024ko azaroaren 11n.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2416375