2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Deialdia, Musika Eskolako akordeoiko eta trikitiko espezialitateko irakasleren lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea
Orkoiengo alkateak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko azaroaren 11n:
Alkatetzaren azaroaren 24ko 2022-0847 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk betetzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez, besteak beste, Musika Eskolako akordeoiko eta trikitiko espezialitateko irakaslearena.
Hiru izangai aurkezturik, hirurak deialditik kanpo gelditu dira, ez baitituzte eskatutako betebeharrak frogatu.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Deialdiko lanpostua bete gabe uztea honako deialdi honetan, azalpen zatian emaniko arrazoiengatik: deialdia, sarrera-prozedurakoa, akordeoiko eta trikitiko irakaslearen lanpostua betetzeko (plantilla organikoko 39. zenbakia duen lanpostua), merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez.
Bigarrena.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta sindikatuen ordezkariei igortzea.
Orkoienen, 2024ko azaroaren 11n.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2416322