237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofizialak, zerbitzu anitzetako enplegatua (lorezaintza) eta zerbitzu anitzetako enplegatua (2. mailako ofiziala) izendatzea

Uharteko alkateak 2024/1343 Ebazpena eman zuen 2024ko azaroaren 4an. Hona hemen:

Ikusi da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiaren oinarriak Alkatetzaren 2022-0706 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 19an. Deialdia jasota dago 861/2022 espedientean.

Prozesua amaituta, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin, puntuazio handiena lortu duten pertsonak izendatu behar dira, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren eta deialdi honetako oinarriak betez.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian aipatzen diren pertsonak izendatzea Uharteko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, eta adjudikatzea adierazitako lanpostu hutsak, plantilla organikokoak:

10.8 lanpostua. Administrari-ofiziala: Celia Martínez de Lizarrondo Albeniz. Administrazio-araubidea.

10.9 lanpostua. Administrari-ofiziala: María Pilar Zubitur Soroa. Administrazio-araubidea.

50.3 lanpostua. Administrari-ofiziala: Elena Martínez Liquiniano. Lan-araubidekoa.

40.13 lanpostua. Zerbitzu anitzetako enplegatua (lorezaintza): Joseba Ekisoain Torrecilla. Lan-araubidekoa.

40.9 lanpostua. Zerbitzu anitzetako enplegatua (2. mailako ofiziala): Gustavo Marsal Esnaola. Lan-araubidekoa.

2. Izendatutako izangaiei ohartaraztea honako egunetan jabetu beharko dutela lanpostuez:

10.8, 10.9 eta 50.3 lanpostuak: 2024ko abenduaren 19an.

40.13 lanpostua: 2024ko azaroaren 25ean.

40.09 lanpostua: 2024ko azaroaren 29an.

Hori guztia, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz) eta deialdiaren 11.4 oinarriari.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2416198