237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GARINOAIN

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Perkusioko irakaslearen izendapen osagarria

Alkatetzaren 2024ko azaroaren 9ko 2024-0124 Ebazpenaren bidez, Eder Escalera Llorente izendatzen da Garinoaingo Udaleko aldizkako langile lan-kontratudun finko, musika eskolako perkusioko irakaslearen lanpostuan aritzeko. Hori guztia, aplikatu dadin deialdiaren 11.6 artikuluan ezarritakoa (deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko; lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari), eta bat etorriz deialdi bereko 10.4 artikuluan adierazitakoarekin.

Lanpostuaren jabetza hartu beharko du 10 egun naturaleko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Garinoainen, 2024ko azaroaren 11n.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2416323