2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofizialen izendapena
Burlatako alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean, eta gero akats zuzenketa bat egin zen, Alkatetzaren 2022/1371 eta 2022/1392 ebazpenen bidez eta Kirol Patronatuko Lehendakaritzaren 2022/65 Ebazpenaren bidez, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta kalifikazio epaimahaiek egindako izendapen-proposamenei jarraikiz:
Alkatetzaren azaroaren 7ko 1858/2024 Ebazpenaren bidez,
EBATZI DA:
1. Lehena.–Honako hauek Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari-ofizialen lanpostuetan aritu daitezen, plantilla organikoko lanpostu huts hauek betetzen:
Juana María Gutiérrez Sádaba, lanpostu zenbakia: 3.6 (Zerbitzu ekonomikoen alorra).
María Amaya Clemente Remón, lanpostu zenbakia: 13.23 (Kirol arloa).
2. Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 25ean jabetu beharko dute lanpostuaz.
3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2416249