237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZAGRA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lantaldeko peoia izendatzea

Prozesua bukatuta lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen alkatetzaren 2022ko azaroaren 11ko 589/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenekin.

Alkatetzaren azaroaren 13ko 560/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Iker Jurío Martínez, Manuel Barandica Romo eta María Jesús Martínez Alonso izendatzea Azagrako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun langile finko, lantaldeko peoiaren lanpostuan aritzeko; maila: E; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; lanaldia: osoa.

Aditzera ematea ebazpen horren aurka errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Azagran, 2024ko azaroaren 13an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2416473