Iragarkia
237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
90E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza-deialdi bat onesten duena Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan plaza bat lortu duten Nafarroako goi mailako eta errendimendu handiko kirolarientzat, 2024ko irailaren 2tik 2025eko ekainaren 30era bitartean hango elikadura-zerbitzuari aurre egiteko. Dirulaguntzak banakako ebaluazio araubidean banatuko dira. DDBN identifikazioa: 794086.
Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen arabera, kirola herritarren eskubidea da, eta interes publikoko gizarte jarduera, laguntzen duena pertsonaren prestakuntza eta garapen integrala bultzatzen eta bizi-kalitatea eta norbanakoen eta kolektiboaren ongizatea hobetzen. Gainera, elkarbizitza eta gizartearen kohesioa eta barne-lotura errazten ditu, osasun publikoa hobetzen du, eta garapen ekonomikoa sustatzen.
Foru lege horrek, 3. artikuluan, Nafarroako administrazio publikoen kirol politikaren helburuen barruan, honako hau aurreikusten du: goi mailako kirol jarduera bultzatzea eta kirol arloan koordinazioa, elkarlana eta lankidetza arduratsua bultzatzea, hala administrazio publikoen artean, nola administrazio publikoen eta Foru Komunitatean kirola sustatzen eta garatzen diharduten beste entitate publiko edo pribatu batzuen artean. Horrez gainera, kirol jarduera laguntzen eta dirulaguntzen bitartez sustatzea aurreikusten du.
Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako errendimenduko kirolean sartzen diren kirolariek Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo edo entitate batzuek deitutako beka eta laguntza ekonomikoak jasotzen ahalko dituzte.
Nafarroako errendimenduko kirolaren esparruan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpenak, Nafarroako errendimenduko kirolari, teknikari edo epaileei kirol administrazioak ematen dizkien prestazioak arautzen dituenak, jasotzen du ezen, dirulaguntzaren oinarri arautzaileetan onesten diren modu eta baldintzetan, eta xede horretarako erabilgarri dagoen aurrekontu-kredituaren arabera, laguntzak ematen ahalko zaizkiela goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako elikadura-zerbitzuari aurre egiteko:
a) Goi mailako kirolarien elikadura-kostuaren %100, gehienez.
b) Errendimendu handiko kirolarien elikadura-kostuaren %50, gehienez.
Bestalde, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarrita dago Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntza guztien araubide juridiko orokorra, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, baita dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.
Gobernuak 2024ko urriaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari deialdi bat onets dezan dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean, Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan plaza bat lortzen duten Nafarroako goi mailako kirolariei, 2024ko irailaren 2tik 2025eko ekainaren 30era bitartean hango elikadura-zerbitzua diruz laguntzeko, hain zuzen, gehienez ere gastu horren %100 Nafarroako goi mailako kirolarien kasuan, eta gehienez ere %50 Nafarroako errendimendu handiko kirolarien kasuan, betiere egoitzako plaza hori lortzen badute Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 14ko 332/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren babesean.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen arabera eta erabiliz Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuan esleitu zaizkidan ahalmenak.
AGINTZEN DUT:
1. Dirulaguntza-deialdi bat onestea Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan plaza bat lortu duten Nafarroako goi mailako eta errendimendu handiko kirolarientzat, 2024ko irailaren 2tik 2025eko ekainaren 30era bitartean hango elikadura-zerbitzuari aurre egiteko.
2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen 1. eranskinean jasotzen direnak, bai eta gainerako eranskinak ere.
3. Deialdi honi aurre egiteko, 65.000,00 euroko gastua baimentzea, honela banatua: 15.000 euro Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretan gaitutako A50003-A5200-4809-336100 partidari egotziko zaizkio, "Kirolariak elikatzeko laguntzak" izenekoari; eta 50.000 euro Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta ekitaldi horietan kreditu egokia eta nahikoa badago.
4. Foru agindu hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hala ere, foru agindu hori ematen den unetik aurrera izanen ditu ondorioak. Aipatutako agiriak eta gainerako eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bulegoetan.
5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
6. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzara, Printzearen Gotorlekua kirol egoitzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora.
Iruñean, 2024ko urriaren 29an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Xedea eta helburua.
Oinarri hauen xedea da arautzea zer prozedura erabiliko den Iruñeko Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan egoiliar-plaza bat lortzen duten Nafarroako goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei mantenu-gastuetarako laguntzak emateko, betiere zentro horretako jantoki zerbitzua erabiliz gero.
Laguntza hauen helburua da beren etengabeko prestakuntza akademiko eta/edo profesionalerako leku egokietatik urrun bizi diren goi mailako eta errendimendu handiko kirolarien entrenamendu- eta prestakuntza-baldintzak hobetzea eta prestakuntza hura errendimenduko kirol jarduerarekin koordinatzea, kirolarien mantenu-gastuetarako laguntzak emanez, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan xedatutakoarekin.
2. Onuradunak.
2.1. Oinarri hauen xede diren dirulaguntzen onuradun izan daitezke, goi mailako edo errendimendu handiko kirolari gisa katalogatuak izanik, 2024-2025 ikasturtean Iruñeko Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan egoiliar-plaza bat lortu duten pertsonak. Laguntzak egoiliar-plaza benetan betetzen duten aldirako emanen dira, inoiz ez 2024ko irailaren 2a baino lehen, eta gehienez ere 2025eko ekainaren 30era arte.
2.2. Laguntza hauek jaso ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Iruñeko Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan plaza bat lortu izana 2024-2025 ikasturterako.
b) Nafarroako goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatea laguntza eskatzen den unean eta laguntza jasotzen den bitartean.
c) Nafarroako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
d) Dirulaguntzen onuraduna izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan.
e) Aurreko denboraldietan Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan egindako egonaldiei dagokien elikadura-kuotaren bat ordaindu gabe ez izatea.
3. Eskaera eta dokumentazioa.
Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzenduko zaizkio, eta telematika bidez aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko Tramiteen katalogoaren estekaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) edo Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren web-orriaren bidez, edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren Erregistroan (Nafarroa Arena pabilioia-Kirolaren Etxea, Aizagerria plaza 1, 31006-Pamplona), II. eranskinean jaso den ereduaren arabera, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedurari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz ere.
Eskaera Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzendu beharko zaio eta horretarako ezarritako eredu ofizialaren araberakoa izanen da (deialdiaren II. eranskina), bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoarekin. Laguntzen fitxan eskuragarri dagoen eskabide-ereduarekin bat ez datozen eskaerak ez dira aurkeztutzat joko. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ez dira zuzenduko.
Eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau ematen den egunean hasiko da, eta 2025eko ekainaren 30ean bukatuko. Onartuak izanez gero, Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan plaza duten goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei jakinaraziko zaie.
4. Instrukzioa eta laguntzen zenbatekoa.
4.1. Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzak tramitatuko ditu eskaerak, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari proposatuko dio nori eman laguntza.
4.2. Deialdi honetarako onetsitako gastua, guztira, 65.000,00 eurokoa da. Horietatik 15.000,00 euro Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretan gaitutako A50003-A5200-4809-336100 partidari egotziko zaizkio, "Kirolariak elikatzeko laguntzak" izenekoari; eta 30.000 euro Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den partidaren kargura.
Laguntzak ematea, betiere, ekitaldi horretan kreditu egoki eta aski izatearen baldintzapean egonen da.
4.3. Banakako laguntzen modalitateak:
a) A modalitatea, Nafarroako goi mailako kirolarientzat: erabilitako elikadura-zerbitzuen %100erainoko laguntza ekonomikoa.
b) B modalitatea, Nafarroako errendimendu handiko kirolarientzat: erabilitako elikadura-zerbitzuen %50erainoko laguntza ekonomikoa.
4.4. Hauxe izanen da kirolari bakoitzeko gehieneko laguntza:
a) A modalitatea: Gehieneko laguntza 5.906,56 eurokoa izanen da. Zenbateko horretatik, 1.641,64 euro 2024ko irailaren 2tik azaroaren 30era bitarteko aldiari dagozkio, eta Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretan "Kirolariak elikatzeko laguntzak" izena duen A50003-A5200-4809-336100 aurrekontu-partidaren kargura ordainduko dira. Gainerako 4.264,92 euroak 2024ko abenduaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarteko aldiari dagozkio, eta Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den aurrekontu-partidari egotziko zaizkio.
b) B modalitatea: Gehieneko laguntza 2.952,59 eurokoa izanen da. Zenbateko horretatik, 820,82 euro 2024ko irailaren 2tik azaroaren 30era bitarteko aldiari dagozkio, eta Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretan "Kirolariak elikatzeko laguntzak" izena duen A50003-A5200-4809-336100 aurrekontu-partidaren kargura ordainduko dira. Gainerako 2.131,77 euroak 2024ko abenduaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarteko aldiari dagozkio, eta Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den aurrekontu-partidari egotziko zaizkio.
Gehieneko zenbatekoak kalkulatu dira kontuan hartuta zenbat egunetan dagoen irekita Printzearen Gotorlekua kirol egoitza hilabete bakoitzean: irailean 30 egun, urrian 31 egun, azaroan 30 egun, abenduan 23 egun, urtarrilean 23 egun, otsailean 28 egun, martxoan 31 egun, apirilean 30 egun, maiatzean 31 egun eta ekainean 30 egun.
Gehieneko zenbateko hori kalkulatzeko, eragiketa hau egin da: gehieneko egun kopurua bider 18,04 euro, hori baita 2024. urtean mantenu oso baterako (gosaria, bazkaria eta afaria) indarra duen prezioa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren 2017ko azaroaren 10eko Erabakiaren bidez onetsitako gehieneko prezioen arabera.
2025eko urtarriletik aurrera, aurreikusita dago zerbitzua kudeatzeko kontratu berri bat lizitatzea eta esleitzea, eta kalkulatzen da gehienez ere %22ko igoera izatea, elikagaien prezioaren igoeraren ondorioz.
Laguntzaren zenbatekoa erabiliko da laguntza honen xedeko kirolari bakoitzak egindako gosari-, bazkari- eta afari-zerbitzuen kopuru zehatza ordaintzeko. Horretarako, zerbitzu horiei dagokien dirulaguntza hilero ordainduko dio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak kirolari bakoitzari, Printzearen Gotorlekua egoitzako sukalde-jantoki zerbitzuaren kontzesio-kontratuaren enpresa adjudikaziodunak egiten dituen hileko fakturen arabera, deialdi honen 7. oinarrian ezartzen den bezala.
4.5. Printzearen Gotorlekua kirol egoitzatik kanpo egiten diren elikadura-zerbitzuak ez dira laguntza hauen xede izanen.
5. Laguntzak ematea.
5.1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu eskaerak, aurkezpenaren hurrenkeraren arabera. Eskaerak aurkeztu ahala tramitatuko eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuan kreditu nahikoa dagoen bitartean.
5.2. Ebazpenak emateko eta interesdunei jakinarazteko gehieneko epea 2 hilabetekoa izanen da, eskaera aurkezten den egunetik hasita, eta, hala badagokio, laguntzen zenbatekoa adierazi beharko da. Epe horretan ebazpenik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat joko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat.
Dirulaguntzen deialdi honetan ematen diren ebazpen guztiak jakinarazteko, jakinarazpen elektroniko bat igorriko da gaitutako helbide elektroniko bakarrera. Hala ere, interesdunek adierazten ahal diote edozein unetan Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari ondorengo ebazpenak bitarteko elektronikoen bidez jaso nahi dituztela, edo ez dituztela horrela jaso nahi.
Laguntza ematen duen ebazpenean eskatzaile bat baino gehiago biltzen badira, ebazpenean azalduko da, gutxienez ere, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda. Eskaeraren bat ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, aurrekontuko mugagatik ezetsi direnak zehaztuta.
Deialdi honi jarraikiz dirulaguntza eskuratzeak ez du inola ere esan nahi hurrengo ekitaldi ekonomikoetan ere dirulaguntzak jasotzeko eskubidea eskuratzen denik.
5.3. Laguntza eman ondoren, eta egoitzan dagoen bitartean, onuradunak galtzen badu elikadura-zerbitzuagatiko laguntza jasotzeko eskubidea ematen dion kirolari kategoria, katalogazio hori indarrean dagoen bitartean erabilitako zerbitzuak baizik ez dira ordainduko.
Laguntza eman ondoren, eta egoitzan dagoen bitartean, onuraduna goi mailako kirolari izatetik errendimendu handiko kirolari izatera pasako balitz, katalogazio berri hori egiten den unetik aurrera dagokion zenbatekoa baizik ez litzaioke ordainduko, hots: erabilitako elikadura-zerbitzuen %50, gehienez.
Laguntza eman ondoren, eta egoitzan dagoen bitartean, onuraduna errendimendu handiko kirolari izatetik goi mailako kirolari izatera pasako balitz, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak laguntzak emateko beste ebazpen bat eman lezake, aurrekoa aldatzeko eta katalogazio berria egiten den unetik dagokion diru-zenbatekoa esleitzeko. Hori guztia, baldin eta aurrekontuan kreditu erabilgarririk badago.
6. Frogagiriak.
Laguntza hauek ordaintzeko egitate erabakigarria da Iruñeko Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan jantoki-zerbitzua benetan erabiltzea.
Horregatik, onuradunek honako justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
–Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan elikadura-zerbitzuaz arduratzen den entitateak emandako hileko fakturak.
–Faktura horiei dagozkien ordainagiriak, onuradunak ordainduak.
Dokumentazioa osorik ez badago edo deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, onuradunei eskatzen ahalko zaie akatsak zuzendu ditzatela 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaie hala egin ezean emandako laguntza kobratzeko eskubidea galduko dutela.
Dokumentazio hori eskaerarekin batera aurkezten ahalko da (eta orduan, laguntza emateko ebazpenaren bidez hura ordaintzea ere onesten ahalko da) edo, bestela, laguntza emateko ebazpenaren ondotik. Edonola ere, 2025eko uztailaren 31 izanen da hura aurkezteko azken eguna.
Gainera, fakturatutako zerbitzuak ordaintzeko, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak txostena eskatuko dio Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako arduradunari, onuradun bakoitzak erabilitako zerbitzuak justifikatzeko.
7. Laguntzaren ordainketa.
7.1. Onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:
–Zein modalitatetako laguntza eman zaion.
–Zenbat elikadura-zerbitzu jaso dituen.
7.2. Ordaintzeko ebazpenak hilero emanen dira, 6. oinarrian aurreikusitako egiaztagiriak aurkeztu eta onuradun bakoitzak jaso dituen zerbitzuen kopuru zehatza egiaztatu ondoren.
8. Bateraezintasuna.
Oinarri arautzaile hauen arabera ematen diren dirulaguntzak bateraezinak dira administrazio publiko berak edo beste batek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, helburu berbererako emandako beste dirulaguntza batzuekin.
9. Ez-betetzeak.
Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada, edo adierazitako datuak gezurrezkoak badira, laguntza galdu, eta jasotako dirua itzuli beharko da. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea, dirulaguntza ordaindu zenetik hura itzuli behar dela erabakitzen den egunera arte sortutakoak.
10. Kirolari onuradunen betebeharrak.
Laguntzak jasotzen dituzten kirolariek honako hauek bete beharko dituzte:
Printzearen Gotorlekua egoitzaren Barne Funtzionamendurako Erregelamendua, maiatzaren 13ko 173E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zena, bai haiek aplikatuz hango zuzendaritzak ematen dituen jarraibideak ere.
Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako betebeharrak.
Astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan jantokiko zerbitzu osoa erabiltzea (gosaria, bazkaria eta afaria), eta ostiraletan, gosari eta bazkari zerbitzua. Betebehar horretatik salbuesteko, ezinbesteko arrazoiak justifikatu beharko dira, eritasuna, esate baterako, edo txapelketaren edo topaketaren batera joatea eta, horren ondorioz, ezinezkoa gertatzea Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan egotea.
11. Datu pertsonalak babestea.
Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datu pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia.
12. Errekurtsoak.
12.1. Deialdi honen eta haren oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
12.2. Orobat, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez foru agindu hau aplikatzeko ematen diren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, horiek jakinarazi eta biharamunetik hasita.
13. Aplikatzekoa den legedia.
Ebazpen honetan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.
Iragarkiaren kodea: F2415769
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
