1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Akats zuzenketa izendatzeko proposamen osagarrian.
Akats material bat atzeman da jabetza hartzearen egunetik bertatik borondatezko eszedentzia hartzen duten izangaiei esleitutako lanpostuetan, eta, beraz, zuzendu behar da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Izan ere,
Honako hau dioen tokian:
"Horretarako zuten epearen barnean, txanda irekiko izangai hauei borondatezko eszedentzia eman zaie zerbitzu orokorretako lanpostuan, une horretan zerbitzuak ematen ari zirelako administrazio honetan edo beste administrazio publiko batean: David Pascual Anguiano, Iosu Rodrigo Moler, Luis Olza Donazar eta Alejandro Esquíroz Tainta. Eszedentziak lanpostuaz jabetu zirenetik izan ditu ondorioak".
Honako hau behar du:
"Horretarako zuten epearen barnean, txanda irekiko izangai hauei borondatezko eszedentzia eman zaie basozainen lanpostuan, une horretan zerbitzuak ematen ari zirelako administrazio honetan edo beste administrazio publiko batean: David Pascual Anguiano, Iosu Rodrigo Moler, Luis Olza Donazar eta Alejandro Esquíroz Tainta. Eszedentziak lanpostuaz jabetu zirenetik izan ditu ondorioak".
Iruñean, 2024ko azaroaren 12an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2416418