237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3429E/2024 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) lanpostu hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 30eko 1419E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan APTE (anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista) izateko 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori argitaratu zen 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak uztailaren 15ean emandako 1615E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 24ko 1678E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) lanpostu hutsak:

Barne lekualdatzea:

IZANGAIA

PLAZA ZK.

ZENTROA

ANOZ CARBONELL, ELISABET

72302

REINA SOFÍA OSPITALEA

2. Izendatutako lehiakideek 2024ko azaroaren 25ean hartu beharko dute lanpostuen jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2416043