1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko urriaren 30ean hartua, Euskararen Nafar Kontseiluaren osaera eguneratzen duena.
Azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen, eta haren III. tituluak Euskararen Nafar Kontseilua arautzen du, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organo gisa eta euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan kontsulta egiteko eta Nafarroako Gobernuari aholku emateko organo gisa.
Zehazki, aipaturiko dekretuaren 30. eta 31. artikuluetan arautzen dira Kontseiluaren osaera, kontseilukideen izendapena, kargua uzteko arrazoiak eta ordezkoen araubidea. Artikulu horietan ezartzen denez, Kontseiluko bokalak Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko dira, eta bokal bakoitzeko, pertsona titular bat eta ordezko bat izendatu behar dira. Azken horiek, kargua hutsik dagoenean arituko dira, edo titularra kanpoan edo eri dagoenean.
Nafarroako Gobernuaren 2024ko urtarrilaren 31ko Erabakiaren bidez, Nahia Garaikoetxea Salinas andrea Euskararen Nafar Kontseiluko bokal titular izendatu zen, Sortzen elkartearen ordezkari gisa.
2024ko urriaren 4an, Sortzen elkarteak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari eskatu zion Nahia Garaikoetxea Salinas andrearen ordez Eneko Elizari Aldaia jauna jar zezan, elkarte horrek Euskararen Nafar Kontseiluan duen ordezkari gisa aritzeko.
Ikusirik Sortzen elkarteak egindako proposamena, bidezkoa da Euskararen Nafar Kontseiluko bokala izanen dena izendatzea, aipatu foru dekretuan ezarritako baldintzetan.
Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,
ERABAKITZEN DU:
1. Nahia Garaikoetxea Salinas andrea, Euskararen Nafar Kontseiluko bokal titularra Sortzen elkartearen izenean, kargutik kentzea, erakunde horrek ordeztea erabaki duelako.
2. Eneko Elizari Aldaia jauna Euskararen Nafar Kontseiluko bokal titular izendatzea, Sortzen elkarteak proposatuta.
3. 2024ko urtarrilaren 31n eratu zen Kontseiluari agintaldia bukatzeko zenbat geratzen zaion, beste horrenbestekoa izanen da erabaki honen bidez izendatu diren bokalen agintaldia.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomora bidaltzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2415737